Serrano ibaia
Serrano ibaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 38 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°24′40″S 73°04′59″W / 51.411°S 73.083°W |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea |
Babestutako-eremua | Torres del Paine parke nazionala |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 7.347 km² |
Iturburua | Toro aintzira |
Bokalea () | Última Esperanza kaia |
Serrano ibaia Txileko kostaldeko ibai labur bat da, Ultima Esperanza probintzian dagoena, Magallanes y la Antártica Chilena eskualdean. 38 kilometroko luzera du, baina, ibaiadarren batekin —Las Chinas ibaia, 105 km—, aise gainditzen ditu 140 kilometroak.
Serrano ibaiaren arroa transandetar motakoa eta erregimen mistokoa da. Hegoaldeko Izotz Zelaiko isuri garrantzitsuekin sortzen da eta 7347 km²-ko hedadura hartzen du. Arro horren parte dira aintzira handi eta txiki batzuk, kateatuta edo paraleloan. Arro honen burualdearen zati txiki bat Argentinan dago.[1]:2
(Ez nahastu Magallaes itsasartearen hegoaldeko ertzean dagoen San Felipe badian itsasoratzen den Oro ibaiarekin, mapa batzuek "Serrano ibaia" deitzen diotena, bere formakuntzako ibaiadar baten izena dena).