Setter irlandar
Irlandar setterra | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Irlanda |
Altuera | emea: 55 cm gutxienekoa emea: 62 cm gehienez arra: 58 cm gutxienekoa arra: 67 cm gehienez |
Kumaldiaren tamaina | 7,1 |
Katalogo kodea | 120 |
Irlandar setterra (ingelesez Irish Setter eta irlanderaz Sotar Rua, literalki "Setter gorri") setter arrazako ehiza txakur bat da.
Jatorria XVIII. mendearen hasieran Irlandan du, garai honetan txakur arraza hau eskopeta ehizan harrapakina atzemateko hezitua izan zelarik. Antzina bi setter mota zeuden: zuria eta gorria, baina hainbat nahasketen ondorioz irlandar setterra sortu zuten. XIX. mendean zehar txakur arraza honek ospe handia bereganatu zuen, 1882an Dublin hirian Irlandar Setter Gorrixkaren Elkartea sortu zelarik. Bestalde, XIX. mendearen hasieran EEBBra ailegatu eta han ere ospetsu bilakatu zen, handik aurrera mundu osoan ehiza txakur arraza ezaguna bihurtu zelarik.
Bitxikeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlandako Errepublikako Bus Éireann autobus konpainiak irlandar setter gorrixka ikurtzat du.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Irlandar setterra.
-
Muturra.
-
Albotik.
-
Harrapakinaren norantza adieraziz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irlansar Setter Gorrixkaren Elkartea (Ingelesez)