Sexukide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sexukide adostutako sexu harreman bateko partaide bakoitzari deritzo. Sexukideak edozein sexu, genero edo joeratakoak izan daitezke, partaide kopurua edozein dela ere. Horrez gain, sexukideen arteko harremana maitasunezkoa zein aldi baterako topaketa izan daiteke. Beraz, sexukideak pertsona kutunak (esaterako ohaideak) nahiz ezezagunak (esaterako prostitutu zein prostitutak, gau bateko txortalagunak) izan daitezke.

Sexukide hitza adostutako sexu harremanen alorrean besterik ezin da erabili. Hortaz, sexu harremana bortxazkoa bada, derrigorrez bortxatzaile eta biktimen artean bereizi behar da, non bortxatzailea biktimaren sexu-askatasunaren aurkako erasotzailea den.