Shane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Shane
Alan Ladd in Shane.jpg
Filma
Jatorrizko izena Shane
Urtea 1953
Generoa Westerna
film erromantikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 118 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Wyoming
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) George Stevens
Gidoigilea(k) A. B. Guthrie Jr. Itzuli
Jack Sher
Jack Schaefer Itzuli
[[Kategoria:A. B. Guthrie Jr.ek Itzuli idatzitako filmak]]

[[Kategoria:Jack Schaeferrek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Alan Ladd
Gladys Greene
Van Heflin
Brandon deWilde
Jack Palance
Edith Evanson
Ben Johnson
Elisha Cook Jr.
Alana Ladd
Edgar Buchanan
Douglas Spencer
John Dierkes
Ellen Corby
Emile Meyer
George J. Lewis
Nancy Kulp
Steve Raines
Beverly Washburn
David Ladd
Ewing Miles Brown
Leonard Strong
George Stevens



[[Kategoria:Brandon deWildek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Elisha Cook Jr.ek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Alana Laddek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Douglas Spencerrek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Ellen Corbyk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Emile Meyerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:George J. Lewisek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Nancy Kulpek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Steve Rainesek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Beverly Washburnek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Ewing Miles Brownek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Leonard Strongek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea George Stevens
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Edizioa William Hornbeck Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Hal Pereira Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Victor Young
Argazki-zuzendaria Loyal Griggs
Sariak
Kanpo loturak

Shane 1953ko George Stevens estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlearen western filma bat da. 1949ko Jack Schaefer idazlearen izen berdineko Shane eleberrian oinarritua dago. Alan Ladd, Jean Arthur, Van Heflin, Brandon deWilde eta Jack Palance aktoreek antzeztu zuten. Technicolor sistemaz filmatu zen.

Oscar Sarietarako sei izendapen haso eta bat irabazi zuen, Argazkigintza onenaren Oscar Saria (kolorea, Loyal Griggs).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XIX. mendearen bigarren erdialdea, Wyoming estatua. Shane (Alan Ladd), denataz nazkaturik dagoen eta harat-honata dabilen pistolaria, Starrettarren baserrira iritsi berri da, senar-emazte (Van Heflin eta Jean Arthur) eta semeak (Brandon deWilde) osaturiko familia apala, haran hartako gainontzeko nekazari familia xumeek bezala zailtasunak bizi dituen familia, Rufus Ryker (Emile Meyer) abeltzain boteretsua haien lursailez jabetu nahi baitu. Shane seme txikiaren lagun bilakatuko da.

Hasiera batean, senar-emazteek iritsi berria jator hartuko dute, baserriko iturritik ur hartzen lagaz, baina beste gizon batzuk zaldiz datozela ikustean Shane talde erasotzaile hartako kide bat dela uste izan eta Joe Starrett senarrak erriflepean Shane baserria uztera behartuko du. Shane txintik esan gabe joango da, baina handik gutxira itzuli eta bere itzulerarekin bakarrik ailegatu berri diren zaldizko erasotzaileen taldea uxatzea lortuko du.

Ryker Shane pistolari trebea dela jakitean, berarekin batera lan egitea proposatuko dio. Hark uko egitean, Rykerek soldatapeko hiltzaile arriskutsua den Jack Wilson (Jack Palance) kontratatuko du.

Hainbat gertakarirn ondoren, amaierako eszenan Rufus Ryker, haren anaia Morgan (John Dierkes) eta Wilson hiltzaileak Shanen aurkako duelua izango dute. Lehia izugarri baten ostean, anaiak Shane zaurituko du, baina Joey seme txikiak Shane ohartarazi eta Shane dueluan garaile irtetea lortuko du, azkenean baserria nahiz herrixka zaldiz utzi eta ikuslea zauriturik edota hiltzorian dagoen zalantzan lagaz, aldiz, Joey txikia bere adiskide mirestuaz agurtuko da.

Gai nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai nagusia western generoko filmeetan maiz ematen dena da: eskualde osoaz jabetzeko eskubidea duela uste duen lurjabe boteretsua eta ezarri berriak diren lursail txikien jabeak diren nekazari apalen arteko lehia, bai batzuk zein besteak lursail horien jabetza izateko borrokatuz. Bestalde, filma honetan Starrett andrea, familiako ama, eta Shane pistolari galaiaren arteko maitasun platonikoa eta Starretarren seme txikia den Joeyk Shanenganako duen miresmena ere irudikatzen ditu.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shane