Paramount Pictures
Paramount Pictures | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | zinemako produkzio-etxea |
Jarduera sektorea | Industria zinematografikoa eta zinema |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Linux Fundazioa eta Motion Picture Association (en) ![]() |
Eskumendekoak | MTV Entertainment Studios (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Jim Gianopulos (en) ![]() |
Zuzendaria | Adolph Zukor |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Viacom (en) ![]() |
Zeren jabe | Paramount Stage 31 (en) ![]() ![]() ![]() |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 6.900.000.000 $ (2018) |
Ustiapen-mozkina | 621.000.000 $ (2018) |
Historia | |
Sorrera | 1912ko maiatzaren 8a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Los Angeles |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Paramount Pictures Corporation zinemako estatubatuar ekoiztetxe eta banatzaile enpresa bat da, bere egoitza Kaliforniako Hollywood udalerrian dagoelarik. Ibilbide luzeena eta antzinakoena duen estudioa bilakatu da, eta gaur egun Viacom enpresaren jabetzan dago. Bere jatorria 1910eko hamarkadan dago, enpresa hau zinemagintzako ekoiztetxe erraldoien artean sailkatu ohi da, horien artean Universal Pictures, Fox Film Corporation, gerora 20th Century Fox ekoiztetxean bilakatuak, United Artists, Warner Bros, Metro-Goldwyn-Mayer, Columbia Pictures eta RKO daudelarik.
1930eko hamarkadan estatubatuar zinemaren nagusitasunarekin batera ekoiztetxeak berebiziko garrantzia bereganatuko du. Paramount enpresak Cecil B. DeMille zinema zuzendariaren historiaren inguruko superekoizpen erraldoien alde apostu garbia egingo du.
Logoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundu gustian ezaguna eta ekoiztetxearen ikurra den "Majestic Mountain" ("Mendi Maiestatukoa") delakoa burutzeko lehenbiziko eredua Utah estatuko Ben Lomond (2.961 m.) mendia izan zen. Baina 1953tik aurrera logo berriaren eredua Andeetako Artesonraju (6.025 m.) mendia izatera igaro zen.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Paramount ekoiztetxearen webgunea (Ingelesez)