Shanghaiko pilotalekua
Shanghaiko pilotalekua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Udal-probintzia | Shanghai |
Barruti | Luwan Barrutia |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1929ko otsailaren 7a |
Inaugurazioa | 1929ko otsailaren 7a |
Kirola | pilota (euskal pilota)a |
Edukiera | 3.000 individual seat (en) |
Suntsipena | 1944 |
Arkitektura | |
Estiloa | Art Décoa |
Central Auditorium (txinera sinplifikatuz: 中央礼堂; pinyinez: zhōngyāng lǐtáng) edo Hai Alai Auditorium (txinera sinplifikatuz: 回力央; pinyinez: huílìyāng) Txinako Shanghai hiriko Jai alai pilotalekua izan zen.[1] Hai Alai izendapena erabili zen Jai Alairen euskal ahoskera ingeles grafiara eta Txinako transliterazioetara egokitzeko.[2]
Felix Bouvier bankari frantziarrak bultzatu zuen, zeinak 50.000 lagunentzako tokia zuen kanodromo bat eraiki zuen hirian, eta Haig Assadourian jatorri armeniarreko boxeolari ohi egiptoar batek eta Teodoro Jauregi eta Marga Andurain bikote euskaldun batek zuzendu zuten. Denak Egiptoko pilotalkuetatik zetozen.[3]
1929ko otsailaren 7an inauguratu zuten. Lehenengo ekitaldian Jose Maria Arantzibia Berasaluze "Petronio" eibartar pilotaria aritu zen.[1] Pixkanaka euskal pilotari gehiago kontratatu zituzten, kolonia txiki bat sortuz. 1932 eta 1939 artean José Garate- Parisko Joko Olinpikoetan izandakoa- nabarmendu zen;[1] 1934an erreforma bat egin zuten eta hiru mila pertsona eta lau mila langileko edukiera izatera pasa zen,[1] horien artean euskaldun asko. Aldizkari bat ere argitaratu zuten, La cesta (txinera sinplifikatuz: 回球周刊) izenekoa, ingelesez eta txineraz.[4]
1937an, Bigarren Txina-Japonia Gerran eta Pazifikoko Gerran zehar, pilotalekuaren gainbehera hasi zen japoniarrek hiria bonbardatu ondoren, baina japoniarren okupazioren garaian gaueko partidak mantendu zituen, 1944an itxi zen arte; 1975ean Luwan barrutiko gimnasio bezala berrireki zuten.[1][5]
Julio Larrakoetxea euskal diplomatikoak, 1932tik 1936ra Shanghain kontsulorde izan zenak, pilotarien bizitza deskribatu zuen 1941eko Ramonchu en Shangai bere eleberrian. Espainiako Kontsulatuak Shanghain duen artxiboan mantentzen da: han bizi ziren euskaldun asko zeuden, horien artean misiolari eta pilotariak. Pilotari ohi asko negozioak ireki zituzten: Sevilla edo Barcelona izeneko jantokiak edo Cathay Laboratories izeneko enpresa kimikoa.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Sánchez Beltrán, Juan Pablo. (2011ko uztaila). «Frontones de pelota vasca en China» Revista del Instituto Confucio de Valencia (Valentzia) 7 (4): 74-78..
- ↑ «Dangerous Game: Shanghai's Hai Alai Auditorium • Shanghai Art Deco» Shanghai Art Deco 2015-02-20.
- ↑ Zulaika, Juan Ignazio. (2015-12-26). «Luz sobre los frontones en Egipto» Zulaika's Txik-Txak.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los frontones de pelota · Españoles en Shanghai» Archivo China España, 1800-1950.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los templos chinos de la pelota» El Correo 2017-01-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) Borao Mateo, José Eugenio. Vicecónsul en Shanghai (1932-1936) y novelista de la ciudad del Wangpú. Taiwango Unibertsitatea, 8,9 or..