Sheila Minor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sheila Minor
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSheila Diane Minor
Jaiotza1946 (77/78 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaGeorge Mason University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria, biologoa eta teknikaria
Enplegatzailea(k)United States Fish and Wildlife Service (en) Itzuli
Smithsonian Institution
Ameriketako Estatu Batuetako Barne Saila

LinkedIn: sheila-diane-minor-huff-6355a657 Edit the value on Wikidata

Sheila Diane Minor, Sheila Jon ezkondu izenez ere ezaguna, (AEB, 1946) ikerketa biologikoko teknikaria da eta Smithsonian Instituttionen lan egin zuen.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minor biologia-zientzietan lizentziatu zen eta Clyde Jonesentzat lan egin zuen Estatu Batuetako Arrantza eta Bizitza Basatiaren Zerbitzuan. Bi urte eman zituen Poplar Islandeko ugaztunak ikertzen, eta lan hori American Society of Mammalogists-ek 1975ean egindako bileran aurkeztu zuen. Ingurumen zientzietako maisutza lortu zuen George Mason Unibertsitatean, eta K-12 eskolekin lan egin zuen zientzia-hezkuntzan.[2]

Minorrek Smithsonian Women's Council-en lan egin zuen.[3] 35 urteko ibilbidea zuen hainbat bulego federaletan, Ingurumena Babesteko Agentzian barne. Han, proiektu askotarako ingurumen-inpaktuaren adierazpenak ebaluatzeko ardura zuen, presa hidroelektrikoetatik hasi eta zarata murrizteko prozeduretaraino. Erretiratzean, Minor goi-mailako langilea zen Estatu Batuetako Barne Sailean.[4]

Baleen Biologiari buruzko Nazioarteko Biltzarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minorren historia interes publikoa bihurtu zen 2018an, konferentzian parte hartu zutenen argazki bat Twitter-en agertu zenean. Sheila Minor zen konferentziako talde-argazkiko emakume bakarra, baita "identifikatu gabeko" pertsona bakarra ere. Candace Jean Anderson, Salt Lake Cityko Utah artista eta idazlea, argazkiarekin topo egin zuen Itsas Ugaztunak Babesteko Legeari buruzko liburu ilustratu bat ikertzen ari zela.[5] Argazki hori Twitterrera igo zuen, identifikatu gabeko emakumea nor zen jakiteko, eta tuita birala bihurtu zen.[5] Smithsonian Institutuko Deborah Shapiro barne, 11.000 pertsonak baino gehiagok erantzun zuten laguntza eske idatzitako txioa.[5][6][7] Baleen Biologiari buruzko 1971ko Nazioarteko Konferentzian hartu zuten argazkia. Nazioarteko 40 zientzialari eta kontserbazionistak hartu zuten parte konferentzian, eta Matilene Spencer Berryman eta Suzanne Montgomery Contosek antolatu zuten. Horiek ere Twitter elkarrizketan aurkitu zituzten.[8] G. Carleton Rayk hartu zuen argazkia. Minor izena gogoratu zuen, baina onartu zuen, hura administrazio-laguntzailea zela. "Baleen zientzialari misteriotsua" ren historia luze eta zabal jorratu zen komunikabideetan.[9][10][11][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Lagerquist, Jeff. (2018-03-16). «Twitter helps solve decades-old mystery of lone black woman pictured among male scientists» CTVNews (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  2. (Ingelesez) Magazine, Smithsonian; Mansky, Jackie. «How Smithsonian Helped Solve the Twitter Mystery of the Unknown Woman Scientist» Smithsonian Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  3. «Why There's A Quest To Uncover Who This 'Mystery Woman' Is» whimn.
  4. Fortin, Jacey. (19 de marzo de 2018). She Was the Only Woman in a Photo of 38 Scientists, and Now She’s Been Identified. New York Times.
  5. a b c Mansky, Jackie. How Smithsonian Helped Solve the Twitter Mystery of the Unknown Woman Scientist. Smithsonian (magazine).
  6. a b Arboleda, Cindy. Twitter found the name and history of this trailblazing black female scientist. Yahoo! News.
  7. Llanos Martínez, Hector. (17 de marzo de 2018). «El misterio de Sheila Minor, la única mujer entre hombres en una conferencia científica de 1971» El País.
  8. «A Hidden Figure, Identified | Wendy Brandes Jewelry Blog» www.wendybrandes.com.
  9. «Twitter sleuths identify mystery whale scientist, unnamed woman in 1971 conference photograph» Newsweek 17 de marzo de 2018.
  10. Lagerquist, Jeff. (16 de marzo de 2018). «Twitter helps solve decades-old mystery of lone black woman pictured among male scientists» CTV News Channel (Canada).
  11. Castillo, Monica. «History had forgotten this female scientist. Then a social media army found her. - The Lily» The Lily.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]