Shell (informatika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Shell informatika programa bat da. Bere funtzioa teklatu bidez sartzen diren aginduak sistema eragileari pasatzea da, exekuta ditzan. Sasoi batean, modu hau modu bakarra zen erabiltzaile batek aginduak bideratzeko UNIX sistemei. Gaur egun, GUI-ak (Graphical User Interfaces) existitzen dira, eta CLI-ak (Command Line Interfaces) ez dira lan hauek egiteko bakarrak.

Linux sistemetan, programa hau bash deitzen da (Bourne Again shell Steve Bournek idatzitako sh shell programaren hobekuntza da). Baina badaude beste shell programa batzuk Linux sistemetan: ksh, tcsh eta zsh.