Shunkan Ido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shunkan Idō» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Shunkan Idō
瞬間移動
Itzulpena Bat Bateko leku aldaketa
Teknika mota Mugimendua
Erabiltzaileak

Shunkan Idō (瞬間移動, Bat bateko leku aldaketa) Dragoi Bola manga eta animeko teknika bat da. Yadrat Planetako biztanleek asmatutako teknika da eta erabiltzaile nagusiak Son Goku, Cell, Kibito eta Coola dira.

Egiteko, joan nahi den tokian dagoen pertsona batek Kia somatu behar da (asko laguntzen du pertsona hori ezagutzeak) eta leku aldaketa gauzatzen da. Teknika honek kontzentrazioa eskatzen du eta nahiz eta edozein posturatan egin daitekeen, normalean esku baten hatz erakuslea eta luzea kopetan, beste eskua bihotzean eta begiak itxita egiten da.

Historia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freezer garaitu ostean, Son Gokuk Freezerren Indar Berezien ontzi bat hartu eta Namek planeta lehertu aurretik ihes egitea lortu zuen. Ontzi hau Yadrat Planetara joateko zegoen programatuta. Hemen larriki zaurituta bertako biztanleek zaindu eta Polungak Lurrera eraman behar zuenean, ez zuen nahi izan, teknika misteriotsu hau ikastea nahi baitzuen.

Satan Txiki eta Kami-sama bateratu ostean, Son Gokuk Kaitoren laguntzaz Namek Berri planeta aurkitu zuen, Namektarrak bertara joan baitziren Namek lehertu ostean. Son Gokuren asmoa Ahalguztidunaren postua hartuko zuen norbait aurkitzea zen, eta Dende aurkitu zuen.

Cellen Jokoan, bioandroideak bere burua lehertzea erabaki zuen Lurrarekin batera baina Gokuk hau sahiestea lortu zuen Cell berarekin Kaitoren Mundura eramanda; zoritxarrez Cell ez zen hil eta gainera teknika ikasi zuen. Honela Lurrera itzuli ahal izan zen.

Dragoi Bola GTn, Gokuk behar bezala leku aldatzeko ahalmena galdu zuen txiki bilakatu zelako, nahiz eta Super Saiya 4 egoeran zuzen egiteko gauza zen. Honela eraman ahal izan zuen gizateriaren zati handi bat Tsufur Planetara Lurra lehertzear zela.

Shunkan Idou Kame Hame Ha[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin bakarrik erabili zuen Son Gokuk Cellen aurka. Saiya bere gainean jarri zen Kame Hame Ha bat botatzeko prestatuta baina bat batean lekualdatu eta beherago jarri zen erasoa botaz. Gorputzaren goiko aldea desintegratzea lortu zuen baina berriz osatu zen.

Ikus[aldatu | aldatu iturburu kodea]