Namek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Namek (ナメック星, Namekkusei) Dragoi Bola anime eta mangako fikziozko planeta da. Bere izena Barearen japonierazko izenetik dator (ナメクジNamekuji). Lurraren antza du eta urak estalita dago zati handiena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

261 . urtean, Dragoi Bolako kronologiaren arabera, planetak klima aldaketa bortitzak jasan zituen eta Katattsuk bere semea Lurrera bidaltzea erabaki zuen; han, 431. urtean Lurreko Ahalguztidun izateko ikasle biurtu zen eta 30 urte geroago Ahalguztidun bilakatu zen bere gorputza bitan banatu ostean: Kami-sama eta Satan Bihotz Txiki.

Planeta gutxinaka errekuperatuz joan zen eta 762. urtean 100 lagunetik gora bizi ziren: urte honetan Freezer eta Vegetak, bakoitzak bere aldetik, Planeta erasotzea erabakitzen dute Dragoi Bolak bildu eta hilezkortasuna lortzeko. Bien artean Namektar guztiak akabatu eta planeta lehertu zuten, nahiz eta gero berpiztu eta Lurrera eramaten dituzten Shenron-i esker. Handik bizi ahal izateko beste planeta bat aurkitu zuten, Namek Berri izena izango zuena.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore berdeko izaki humanoideak dira, ile gabe eta bi antenarekin kopetan. Gizakiak baino urte gehiagoz bizi dira. Bere itxura Akira Toriyamak diseinatu zuen barraskilo eta bareetan oinarrituta. Bizi ahal izateko, ura edatearekin nahikoa dute, beraz autotrofoak direla uste da. Asexualki produzitzen dira, ahotik botatzen dituzten arrautzetatik: beraien kulturaren arabera hau Saichōrōk bakarrik egin dezake, nahiz eta guztiak diren gai honetarako.


Antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Saichōrō
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Moori Chōrō
 
Tsūno Chōrō
 
Chōrō
 
Chōrō
 
Chōrō
 
Chōrō
Dragoi Klana=5
Gerlariak=3
 
Dragoi Klana=16
Gerlariak=3
 
Dragoi Klana=15
Gerlariak=2
 
Dragoi Klana=18
Gerlariak=2
 
Dragoi Klana=19
Gerlariak=3
 
Dragoi Klana=13
Gerlariak=2
Dende
Cargo
  • Gerlariak (戦士タイプ, Senshi Taipu): biztanleriaren zati txikiena dira. Saiya normal baten aurka borrokatzeko beste indar dute. Adibide garbienak Satan Txiki eta Nail.
  • Dragoi Klana (龍族タイプ, Ryūzoku Taipu): biztanleriaren zati handiena dira. Dragoi Bolak sor dizakete, nahiz eta Namek Planetan ardura ori Saichōrōk duen.
  • Deabru Klana (魔族, Mazoku): Satan Bihotz Txikiren umekiak dira, gaizkiak artuak dituena.
  • Chōrō: herrixketako 6 nagusiak. 6 Dragoi Bola zaintzeko arduradunak dira, eta eskari bat egin nahi duen pertsona duin bati bakarrik eman diezaizkiete. 7.a Saichōrōk dauka.
  • Saichōrō: Namektarren buruzagia da , bere kulturagatik bersortu daitekeen bakarra da.

Pertsonaia garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrean bizi direnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dende[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dende (デンデ) Namektarra da. Dragoi Bola Zn Kami-samaren ordezko bilakatzen da hau Satan Txikirekin fusionatu ostean. Dende pertsonak sendatzeko gai da eta 7 Dragoi Bolen dragoiarekin hitz egin dezake. Gohan eta Krilinen lagun egiten da, hauek Namekera joaten direnean bolak biltzera. Freezer ere garai horretan joaten da Namek inbaditzera.

Bere izena japonierazko barraskiloaren izn deformatu batetik dator デンデンムシ (Dendenmuchi).

Kami-sama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kami-sama»

Satan Txiki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Satan Txiki»

Namekeko biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cargo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cargo (カルゴ, Karugo) Denderen anaia zen. Dodoriak akabatu zuen Freezer bere herrixkara joan zenean Dragoi Bola bila. Bere izena frantsesezko barraskiloaren deformazioa da (Escargot).

Katattsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katattsu (カタッツ) Kami-sama/Satan Bihotz Txikiren aita zen. Ez zen behin ere agertu seriean. Namekeko klima aldaketa bortitzen ondorioz bere semea espazio untzi batean Lurrera bidali zuen gero berarekin elkartzekotan. Ez zen hau sekula gertatu. Gainerako Namektarrekin hil zen (bat izan ezik, belaunaldi berriaren aita izango zena).

Bere izena japonierazko barraskilo hitzaren deformazio batetik dator (カタッツ).

Saichōrō[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saichōrō Namektarren Buruzagia da, Dragoi Bolen zaintzailea eta Namektar guztien aita. Asko lagundu zien Gohan eta Krilini. Hauen indar ezkutua askatu zuen. Bere zaindaria Nail zen, gero Satan Txikirekin fusionatuko zena. Freezer-en sagan hiltzen da, oso zaharra baitzen.

Moori[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moori (ムーリ, Mūri) Dragoi Bolak zaintzen zituen 6 Chōrōetako bat zen. Bere herrixka Freezer-ek eraso zuenean Dodoriak akabatu zuen. Ondoren Shenronek berpiztu eta Lurrera eramana izan zen.

Bere izenak japonierazko barraskiloaren deformazio batean du jaotorria (カタツムリ, Katatsumuri).

Tsūno[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsūno (ツーノ, Tsūno) Dragoi Bolak zaintzen zituen 6 Chōrōetako bat zen. Bere herrixka Vegetak eraso zuen Dragoi Bola lortzeko. Honek gero akabatu egin zuen.

Bere izenak haurrentzako ipuin japoniar batean du jatorria: Barraskiloaren antena (カタツムリの角, Katatsumuri no Tsuno).

Nail[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nail (ネイル, Neiru) Namektarren Buruzagiaren aholkulari eta zaintzailea zen. Buruzagiak Gohan eta Krilini laguntzera bidali zuen Freezer Indar Berezien aurkako borrokan baina bidean bihozkada txar bat izan eta buelta eman zuen. Freezer-ek Buruzagia aurkitu zuen. Buruzagia babesten saiatu zen baina Freezer-ek erraz iarabazi zion. Ez zen hil ordea, eta Satan Txikiri fusionatzeko proposatu zion, elkarrekin indar handiagoa izango baitzuten. Satan Txikik asko pentsatu ostean proposamena onartu zuen baldintza batekin: bera izatea fusioaren oinarria. Honela Satan Txikik izugarri hazi zuen bere indarra eta gainera izpiritu lasaia eta Nail-en jakintza artu zituen. Nailekin Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 jokoan jolas daiteke.

Namekeko pertsona indartsuenetakoa zen, gerlarien klasekoa baitzen. Beste Namektar batekin fusionatu zitekeen indarra gehitzeko.

Bere izena inglesezko barraskiloaren deformazio batetik dator (Snail).

Mazoku[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satan Bihotz Txiki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Satan Bihotz Txiki (aita)»

Cymbal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cymbal (シンバル, Shinbaru) Satan Bihotz Txikik sortutako bigarren umekia da, askatu ostean. Honek Dragoi Bolak batzeko agintzen dio eta Yagi eta Son Goku dauden tokira eramaten ditu bide honek. Yagik Dragoi Bola bat zuen, eta gose zela , Gokuk bere jateko guztia jan baitzuen, bere aurka borrokatzea erabakitzen du. Erraz garaitu eta erre ostean jan egiten du. Satan Bihotz Txikik haserre Pilaf eta besteak hegazkinetik botatzen ditu (Pilaf-ena zen hegazkina).

Oso gutxi erakusten du pertsonaia honek, ez baitu askorik irauten. Yagik esanda, oso ona zegoela badakigu.

Bere izena plater instrumentuarena da, ingelesez.

Drum[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drum (ドラム, Doramu) Satan Bihozt Txikik sortutako azken aurreko umekia da, azkena Satan Txiki bera izanda. Drum erregearen gazteluan jaio zen Ten Shin Han-i aurre egiteko. Satan Bihotz Txikik ordurako erregearen postua hartua zuen. Drum Ten Shin Han baino indartsuagoa zen. Ten Shin Han Mafuba teknika erabiltzen saiatzen da Satan Bihotz Txiki lehenago harrapatuta egon zen lapikoan sartzeko berriz ere baina Drum-ek babestu zuen. Drum Ten Shin Han (harrituta harrapatu ez izanaz eta etsita) hiltzeko zorian zela Goku agertu zen. Bere botre berriekin, ur bedeinkatuak askatuta, buruko kolpe bakar batez garaitu zuen Drum.

Drum-ek pare bat kapitulu iraun zuen. Ten Shin Han-en aurka borrokatzeko sortu zuen Satanek, beretzat gutxiegi baitzen hau. Satan Bihotz Txikik gaztetasuna lortu ostean sortutako umeki bakarra da, oso fidela nagusiarekiko. Gauza makabroak gustatzen zaizkio eta Ten Shin Han-i bihotza erauzten saiatzen da.

Indar fisiko handia du, bere gorputza ere halakoa baita. Gainera oso arina da, Ten Shin Han-en hiru begientzat ere bai.

Bere izena danbor istrumenturik dator, ingelesez.

Piano[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piano (ピアノ) Satan Bihotz Txikiren aurreko borrokatik bizirik dirauen bakarra da. Pterodaktilo humanoide bat da eta gainerako umekiek ez bezala ez du borrokarako griñarik ageri. Ez du itxura beldurgarririk eta Satanen maiordomoa da. Satan Bihotz Txikik zapalduta hiltzen da Son Gokuren eraso batek lurrera bota ostean.

Bere izena Piano instrumentutik dator.

Tambourine[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tambourine (タンバリン, Tanbarin) Satan Bihotz Txikik askatu ostean sortzen duen lehen umekia da. Bere zeregina Arte Martzialen Txapelketan parte hartu zuten guztiak akabatzea izan zen. Hil zituenen artean daude: Bacterian, Otso Gizona beteak beste. Krilin ere akabatu zuen txapelketako estadiora itzuli zenean. Gutxigatik ez zuen akabatu Son Goku ere bere laguna asko atzeratzen ari zela ikusi zuenean. Baina saiyak biziraun eta alde egin zuen. Tambourinek gainerako parte hartzaileei erasotzen jarraitu zuen. Hurrengoa Yamcha izan zen, erraz garaitu zuena, baina akabatzekotan zenean Satan Bihotz Txikik berriz ere Gokuren aurka borrokatzeko esan zion. Baina honek jan eta gero erraz irabazi zion.

Bere borroka indarra gizakienaren aldean handia zen, hegoak zeuzkan hegan egiteko eta gainera ahotik tximistak botatzen zituen. Tambourinekin Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 jokoan jolastu daiteke. Bere izena Pandereta intrumentutik dator, ingelesez.

Namek Berri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Planeta honek garrantzia izan zuen, hemendik berpiztu baitziren Gokuri Boo Ahaltsua akabatzeko Indar Bola osatzen lagunduko zioten gizaki guztiak.

Freezer-ek Namek originala lehertu ostean, bertako bizilagunak Lurrean babestu ziren Dragoi Bolak bildu eta hauek bizitzeko moduko beste planeta batera eraman zitzaten. Namek originalaren antzeko ezaugarriak ditu, baina animean ikusitakoaren arabera, ur gutxiago du.

Indar Mugatuko Gerlariak pelikulan Metal Coolak eraso zuen, baina hau garaitua izan zen.