Sistan eta Balutxistan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sistan eta Balutxistan
استان سيستان و بلوچستان‎‎
Irango probintzia
Administrazioa
Herrialdea Iran Iran
ISO 3166-2 IR-13
Hiriburua Zahedan
Geografia
Locator map Iran Sistan and Baluchestan Province.png
Koordenatuak 29° 29′ 33″ N, 60° 52′ 01″ E / 29.4924°N,60.8669°E / 29.4924; 60.8669Koordenatuak: 29° 29′ 33″ N, 60° 52′ 01″ E / 29.4924°N,60.8669°E / 29.4924; 60.8669
Eremua 181.785 kilometro koadro
Demografia
Biztanleria 2.534.327 bizt. (2011)
Dentsitatea 13,94 bizt/km²
Ekonomia
Langabezia-tasa 10,9 ehuneko
http://www.sbportal.ir

Sistan eta Balutxistan (persieraz: استان سيستان و بلوچستان‎, Ostān-e Sīstān-o Balūchestān) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen hego-ekialdean dagoena. Iparraldean Hego Khorasan eta Afganistanekin du muga, ekialdean Afganistan eta Pakistanekin, hegoaldean Omango golkoarekin eta mendebaldean Kerman eta Hormozgan probintziekin. Herrialdeko hirugarren probintziarik handiena da, 181.785 kilometro koadroko eremuarekin, eta 2011n 2.534.327 biztanle zituen[1]. Hiriburua Zahedan da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintziak bi zati ditu: Sistan iparraldean eta Balutxistan hegoaldean. Hiriburuaz gain, beste hiri garrantzitsuenak Zabol eta Zahak iparraldean eta Khash, Iranshahr, Saravan, Sarbaz, Nikshahr, Chabahar eta Konarak hegoaldean dira. Denetara 1.600 kilometroko muga du Pakistan eta Afganistanekin, eta 300 kilometroko itsasertza Omango golkoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sistan eta Balutxistan Aldatu lotura Wikidatan