Skálholt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Skálholt
 Islandia
SkalholtInWinter.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Islandia
Eskualdea Suðurland
Izen ofiziala Skálholt
Geografia
Koordenatuak 64° 06′ 59″ N, 20° 31′ 59″ W / 64.116519444444°N,20.533188888889°W / 64.116519444444; -20.533188888889Koordenatuak: 64° 06′ 59″ N, 20° 31′ 59″ W / 64.116519444444°N,20.533188888889°W / 64.116519444444; -20.533188888889
Skálholt hemen kokatua: Islandia
Skálholt
Skálholt
Demografia
Biztanleria 160 biztanle (2011)
Informazio gehigarria
Webgunea http://www.skalholt.is/

Skálholt (antzinako islandieraz Skálaholt) Islandia hegoaldeko toki historikoa da, Hvítá ibaiaren gainean kokatuta. Bláskógabyggð udalerriaren barnean dago.

Skálholt izeneko herria, nahiko handia den eliza batez eta etxe gutxi batzuz baino ez dago osatua. Baina, herrialdearen historiarentzat oso garrantzitsua izan da. Erdi Arotik 1785 arte, Hólarrekin batera, Islandiako bi gotzaindegietako bat izan zen, aldi berean, gune kultural eta politiko ere bihurtuz. Herrialdeko lehen eskola Skálholten sortu zen. Eta, 1550ean, azken gotzain katolikoa, Jón Arason, Hólarrekoa, bertan exekutatua izan zen, bere bi semeekin batera.

Bere elizaren tamainak, ez ohikoa dirudi Islandiako elizen tamaina estandarrarekin alderatuz gero. Izan ere, 1956 eta 1963 bitartean eraikitako elizaren luzera 30 metrokoa da. Baina bere aurreko eliza asko, askoz luzeagoak izan ziren, batzuk, 50 metroko luzera ere izan zutelarik. Beste herrialde eskandinaviar batzuk ere lagundu dute eliza honetako egungo barnera iritsi arte.

Adam Bremengoak, 1075 inguruan, Skálholt (Scaldholz), Islandiako hiririk handiena bezala deskribatu zuen idatziz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Skálholt Aldatu lotura Wikidatan