Antzinako eskandinaviera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antzinako eskandinaviera
Old norse, ca 900.PNG
Datu orokorrak
Eskualdea Eskandinavia, Eskozia, Irlanda, Bretainia Handia, Man uhartea, Normandia, Vinland eta Volgako arroa
Araugilea arautu gabea
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
North Germanic languages
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia stress-timed language eta fusional language
Alfabetoa latindar alfabetoa eta Alfabeto erruniko
Sorrera lekua Proto-Norse
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 non
ISO 639-3 non

Antzinako eskandinaviera Eskandinaviako biztanleek eta bere diasporak Bikingoen Aroan eta 1300. urtera arte inguru hitz egiten zuten eskandinaviar hizkuntza izan zen[1].

Antzinako eskandinavieraren arbasoa zen aitzineskandinavieraren aldaketak VIII. menderako jadanik bukatuta zeuden. Handik XIV. mendera arte antzinako eskandinavierazko aroa izan zen. Datak, aldiz, ez dira absolutuak eta badaude XV. mendeko antzinako eskandinavierazko testuak[2].

Hizkuntzaren aldaera nagusiak ekialdeko antzinako eskandinaviera, mendebaldeko antzinako eskandinaviera eta antzinako gotlandiera ziren. Aldaeren arteko ez zeuden muga zehatzik ez bazeuden ere, ekialdekoa ekialdeko Norvegian eta mendebaldekoa mendebaldeko Suedian hitz egiten zuten. Hiztun gehienek ekialdeko aldaera hitz egiten zuten eta egungo Danimarkan eta Suedian bizi ziren. Antzinako gotlandiera batzuetan ekialdekoaren zatitzat jotzen dute adituek.

XII. mendeko islandiar Grágás legeen arabera, suediar, norvegiar, islandiar eta daniarrek hizkuntza bera menperatzen zuten , dǫnsk tunga izenekoa. Pixkanaka-pixkanaka hizkuntza islandiera, faroera, norvegiera, daniera eta suediera bilakatu zen baina elkarrekiko ulergarritasun ez da guztiz desagertu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzinako eskandinaviera Aldatu lotura Wikidatan
  1. Gordon, Eric V. & A.R. Taylor. An Introduction to Old Norse. Oxford: Clarendon Press, 1981
  2. Torp, Arne, Lars S. Vikør (1993), Hovuddrag i norsk språkhistorie (3.utgåve), Gyldendal Norsk Forlag AS 2003


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.