Skopos teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Skopos teoria itzulpen-ikasketen arloko kontzeptu bat da. Skopos jatorri greziarreko hitza da (σκοπός) eta xedea edo helburua esan nahi du.

Hans Vermeer hizkuntzalari alemaniarrak formulatu zuen teoria hau XX. mendeko 70eko hamarkadan (Skopostheorie). Itzulpengintzan eta interpretazioan sorburu eta xede testuen funtzioa kontuan hartu beharraren ideia biltzen du.

Paul Kussmaul ere teoria honen inguruan mintzatu zen: ‘’ikuspuntu funtzionalak harreman handia dauka Skopos teoriarekin. Itzulpen baten funtzioa, haren irakurlearen ezagutza, itxaropen, balio eta arauen araberakoa da. Aldi berean, irakurleak testuinguruaren eta kulturaren eraginpean daude. Faktore horiek dira sorburu testuak izango duen funtzioarekin batera, testua —osorik edo pasarteren bat— nola itzuli behar den zehazten dutenak.’’[1]

Christiane Norden arabera, xede testuaren helburua da edozein itzulpen-prozesu baldintzatzen duen funtsa. Ekintza translatiboa bere asmoak ezaugarritzen du.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984. urtean Vermeerrek eta Reißek arau batzuk aurkeztu zituzten:

1.  Traslatum (edo xede testu) bakoitzak skopos bat du.

2.   Xede testu batek sorburu kultura bateko informazioa eskaintzen du.

3.  Itzulpen prozesua ez da beti alderantzikagarria; testu batek itzulpen desberdin ugari izan ditzake.

4.   Xede testu batek barne-koherentzia izan behar du,

5.   Xede testuak koherentea izan behar du sorburu testuarekiko.

6.   Aurreko bost arauak hierarkikoki ordenatuta daude, eta haien artean skoposarena gailentzen da. Koherentziaren arauak (4) esan nahi du xede testuak hizkuntza horretako irakurlearen testuinguruarekiko koherentziaz idatzita egon behar duela. Fideltasunaren arauak (5) sorburu eta xede testuaren artean koherentzia maila bat egon behar duela defendatzen du. Hala ere, arauen ordena hierarkikoak esan nahi du koherentzia intratestuala garrantzitsuagoa dela intertestuala baino, eta hori, aldi berean, skoposaren legearen mendekoa dela.

Skoposaren teoriak daukan abantailetako bat da, sorburu testu batek itzulpen desberdin ugari izan ditzakeela, xede testuaren helburuaren arabera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Paul Kussmaul, ''Training The Translator'', John Benjamins Publishing Co, 1995

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]