So Long, Marianne

Wikipedia, Entziklopedia askea
So Long, Marianne
Leonard Cohenen musika-lana
Egilea(k)Leonard Cohen
Argitaratze-data1967
IzenburuaSo Long, Marianne
Honen izena daramaMarianne Ihlen (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte daSongs of Leonard Cohen
HitzakLeonard Cohen
Bestelako lanak
MusikagileaLeonard Cohen

"So Long, Marianne" (euskaraz: "Hainbeste denbora, Marianne") Leonard Cohen kanadar poeta, idazle eta musikari ospetsuak idatzitako abestia da. Abeslariak plazaratu zuen lehenengo disko luzean, Songs of Leonard Cohen, agertu zen, 1967. Pitchfork Mediak 1960. hamarkadako berrehun abesti onenen zerrendan ("The 200 Greatest Songs of the 1960s") 190. tokian jarri zuen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren oinarrian Leonard Cohenek Marianne Ihlen (geroago Marianne Jensen) emakume norvegiarrarekin izan zuen harremana dago. Cohenek Marrianne Greziako Hydra uhartean ezagutu zuen, 1960an. Orduan Cohenek bere bizitza osoan ezagutu zuen emakume ederrena zela esan zuen.

Uhartean herri desberdinetako intelektualak bildu ziren. Mariannek 22 urte zituen, eta Axel Jensen idazle norvegiarrarekin joan zen uhartera. Idazlearekin ezkondu eta seme bat izan zuen, baina bi urteren buruan senarrak beste emakume batekin alde egin zuen. Leonarden ezagutza kasuala izan zen, Marianne denda batean zegoen eta abeslaria izango zenak bere burua aurkeztu zion eta bere lagunekin zerbait hartzera gonbidatu. Elkarrekin Norvegiako Oslora joan ziren eta, ondoren, Leonard Cohenek Marianne eta haren semea Kanadara joatera gonbidatu zituen, Montrealen berarekin bizitzeko.

Marianne Ihlenekin Leonard Cohenek poesiatik musikara salto egin zuen eta bikoteak New Yorkera joatea erabaki zuten. 1960. hamarkadan elkarrekin bizi ziren. Dena dela, harremana aldizkakoa zen eta zazpi urte buruan hautsi zuten. Marianne 2016an hil zen.[2][3]

Eskaintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leonard Cohenek Marianneri bere hirugarren poesia liburua eskaini zion, Flowers for Hitler (1964). Halaber abesti eta poema desberdinak eskaini zizkion. Abeslariaren bigarren disko luzean, Songs from a Room albumean, alegia, emakumearen argazkia jaso ere egin zuen, atzeko azalean.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti honen bertsio ugari egin dira, besteak beste, artista hauenak: Beck, John Cale (Suzanne Vegarekin batera), Brian Hyland, James (taldea), Smog (taldea), Russian Red, Jean Paul, Adam Cohen, Bill Callahan, Perla Batalla, Ron Brandsteder...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]