Sobekemsaf II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sobekemsaf II.a

Faraoi

Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaAntzinako Egipto
Heriotza? ( urte)
Hobiratze lekuaDra Abu el-Naga
Familia
AitaSobekemsaf II.a
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XVII. dinastia
Jarduerak

Sekhemra Shedtauy-Sobekemsaf edo Sobekemsaf II.a, Egiptoko XVII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1570ean gobernatu zuena, Egiptoko bigarren tarteko aroa bezala ezagutzen den garaian.

Sobekemsaf I.a faraoiaren eta honen emazte Nubemheten semea zen.

Egipto, garai honetan, zenbait errege garaikidek gobernatu zuten. Orain, Sekhemra Shedatauy Sobekemsaf, Intef VI.a eta Intef VII.aren aita izan zela onartzen da, Intef VII.aren erregealdian eraiki zen Gebel Intefeko tenplu baten hondakinetan aurkitutako ate baten harrizko ateburuan grabatutako idazkun batean oinarrituz. Baina, ateburuak, Sobekem... izeneko errege bat soilik aipatzen du Intefen aita bezala: Intef, Sobekemen semea.

Sobekemsafen hilobiko lapurreta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abbott papiroak eta Leopold Ahmerst papiroak, Ramses IX.aren erregealdian datatuak daudenak, Sekhemra Shedtauy Sobekemsafen hilobia, hilobi lapurrek espoliatu eta suntsitu zutela diote. Hilobi hau arpilatzearen arduradun izan ziren gizonen aitortza eta frogak, azken papiroan xehatzen dira, Ramses IX.aren erregealdiko 16. urtean datatua dagoena, III Peret hilabeteko 22. egunean.

Dokumentu honek, Amon-Raren tenpluko hargin bat zen Anhernakhten seme Amenpnufer, hilobiak lapurtzeko ohituran erori zela dio (errege eta nobleenak mendebaldeko Tebasen, Hapiuer harginaren konpainian, baita eurek nola lapurtu zuten Sobekemsafen hilobia beste sei gaizkiderekin batera Ramses IX.aren erregealdiko 13. urtean ere.

Amenphuferrek, errege momietatik lapurtutako altxorrek, "urrezko 160 deben"eko balioa (14,5 kg) zutela dio. Dokumentuaren amaieran, lapurrei emandako epaia agertzen da (ziuraski heriotz zigorra), eta txosten ofizialaren kopia bat, Ramses IX.a faraoiari, Behe Egipton, bidali zitzaiola zioen ohar bat.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait monumentu eta objektu daude Sobekemsaf II.aren erregealdian datatuak: Estatua bat, hilarri bat eta harkaitzean eginiko idazkun batzuk aurkitu dira Tebasen. Eskarabeo ugari dago. Baita bi obelisko ere, horietako bat Kairoko Egiptoar Museoan, eta, bestea, galdua, ziuraski, bildumagile pribatu baten eskuetan.


Aurrekoa
Seuserenra
Egiptoko faraoia
Egiptoko XVII. dinastia
Ondorengoa
Intef VI.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sobekemsaf II.a Aldatu lotura Wikidatan