Sodio kloruro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sodio kloruro
NaCl polyhedra.svg
Keukenzout (NaCl), onder de microscoop.jpg
Formula kimikoaNaCl
SMILES kanonikoa[Na+.[Cl-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
InChl3D eredua
Osatutasodio eta kloro
Ezaugarriak
Dentsitatea
2,165 g/cm³
Errefrakzio indiziea1,544202
Disolbagarritasuna360 g/kg (ura, 25 °C)
Fusio-puntua800,8 °C
Irakite-puntua1.413 °C
Entropia molar estandarra72,1 J/(mol K)
Formazio entalpia estandarra−234,8 kJ/mol
Masa molekularra57,959 Da
Erabilera
Tratatzen dudeshidratazioa, begi lehorren sindrome, corneal edema (en) Itzuli eta hemorrhagic shock (en) Itzuli
Kristalografia
Sistema kristalinoakristal-sistema kubiko
Talde espazialaspace group Fm-3m (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
0
0
GHS arriskuabaliorik ez
Arrisku motakbaliorik ez
Prekauzio motakbaliorik ez
Identifikatzaileak
InChlKeyFAPWRFPIFSIZLT-UHFFFAOYSA-M
CAS zenbakia7647-14-5
ChemSpider5044
PubChem5234
Reaxys3534976
Gmelin26710
ChEBI13673
ChEMBLCHEMBL1200574
RTECS zenbakiaVZ4725000
ZVG1330
DSSTox zenbakiaVZ4725000
EC zenbakia231-598-3
ECHA100.028.726
CosIng37813
MeSHD012965
RxNorm9863
UNII451W47IQ8X
NDF-RTN0000145832
KEGGC13563 eta D02056
Artikulu hau elikagaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gatz».

Sodio kloruroa edo gatz arrunta NaCl formula duen konposatu kimikoa da. Naturan halita mineral gisa edo hainbat disoluziotan agertzen da, itsasoan kasu. Halaber, itsasoaren gazitasunaren eragile nagusia da eta hainbat organismoren jariakin extrazelularra da. Orokorrean jaki edo kontserbante bezala erabiltzen da.

Beste nomenklatura kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NaCl era ezberdinetan izenda daiteke, nomenklatura kimikoaren arabera. Nomenklatura sistematikoan sodio monokloruro izango litzateke, Stock-en nomenklaturan sodio (I) kloruroa eta nomenklatura tradizionalean sodio kloruro edo kloruro sodikoa. Era berean, izen arruntak ere baditu, gatza edo gatz arrunta kasu.

Lorpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canevas puntuz brodaturiko gatzakutoa, Zuberoa. Baionako Euskal Museoa.

Gatz arrunta lortzea ez da batere zaila edo garestia, orokorrean gatzagatan egiten da, ur gaziak desbideratzen. Itsasoko ur edo beste motatakoa sodio klorurodun urak desbideratzen dira eta plataforma edo lur eremu itxietara eramaten da, metro inguruko sakontasuneko aintziratxoak sortuz. Ura lurruntzean, sodio kloruroa prezipitatu egiten da, eta gero jaso. Ondoren tratamendu ezberdinak ematen zaizkio, kontsumorako gai izan dadin.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantitate handietan hartzean oso toxikoa izan daiteke bai animalia bai landareentzat. Zelulen lisia ekar dezake. Kantitate normaletan hartzean denbora luzean iraitz sisteman arazoak ekarriko luke.

Ukipenari begira, larruazala sumindu daiteke, baita begiak ere. Era berean, inhalazioak sudur konduktuen narritadura larria ekar dezake kantitatean handiak badira.

Propietate fisiko-kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Propietate fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agregazio egoera giro tenperaturan: Solidoa.
  • Itxura: Koloregabea; hala ere zuria edo zurixka agertu daiteke kristalak final baldin badira.
  • Dentsitatea: 2200 kg/m3; 2,2 g/cm3.
  • Masa: 58,4 u.
  • Fusio puntua: 1.074 K (801 °C)
  • Irakite puntua: 1.738 K (1.465 °C)
  • Egitura kristalinoa: Kristal kubikoak

Propietate Kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uretan disolbagarritasuna: 35,9g/100 mL ur
  • KPS: 37,79 mol2
  • Erlazionatutako konposatuak: Potasio kloruroa (KCl)

Termokimika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ΔfH0gas: -181,42 kJ/mol
  • ΔfH0likido: -385,92 kJ/mol
  • ΔfH0solido: -411,12 kJ/mol
  • S0gas, 1 bar: 229,79 J·mol-1·K-1
  • S0likido, 1 bar: 385,06 J·mol-1·K-1
  • S0solido: 72,11 J·mol-1·K-1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gatz arrunt (Sodio kloruroaren ikuspuntu kulturala, ez kimikoa)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]