Sodio perkarbonato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sodio perkarbonato
Formula kimikoa C2H6Na4O12
SMILES isomerikoa
[Na+].[Na+].[Na+].[Na+].OO.OO.OO.[O-]C([O-])=O.[O-]C([O-])=O
InChl 3D eredua
Osatuta hidrogeno, oxigeno, sodio, karbono, Sodio karbonato eta hidrogeno peroxido
Identifikatzaileak
InChlKey MSLRPWGRFCKNIZ-UHFFFAOYSA-J
CAS zenbakia 15630-89-4
ChemSpider 140471
PubChem 159762
RTECS zenbakia FG0750000
ZVG 491525
DSSTox zenbakia FG0750000
EC zenbakia 239-707-6
ECHA 100.036.082
CosIng 37795
RxNorm 1364915
UNII Z7G82NV92P

Sodio perkarbonatoa Na
2
H
3
CO
6
formula kimikoa duen konposatua da. Sodio karbonatoaren ("soda errautsa" edo "detergente") eta hidrogeno peroxidoaren (perhidrato bat) aduktu bat da. Bere formula, modu zuzenagoan, Na
2
CO
3
 · 3 H
2
O
2
idazten da. Solido koloregabea, kristalinoa, higroskopikoa eta uretan disolbagarria da.[1] Batzuetan, ingelesez, SPC bezala laburtzen dute. % 32,5 hidrogeno peroxidoaren pisuan.

Produktua zuritzaile ekologiko batzuetan eta beste garbiketa-produktu batzuetan erabiltzen dute, baita hidrogeno anhidro peroxidoaren laborategi-iturri gisa ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sebastian Moiseevitx Tanatar errusiar inperioko kimikariak 1899an prestatu zuen lehen aldiz sodio perkarbonatoa.[2]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giro-tenperaturan, sodio perkarbonatoak solidoaren perkarbonatoak kristal-egitura ortorronbikoa du, Cmca talde espazial kristalografikoarekin. Egitura Pbcara aldatzen da kristalak -30 °C azpitik hozten diren heinean.[3]

Kimika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uretan disolbaturik, sodio perkarbonatoak hidrogeno peroxidoa (batzuetan uretan eta oxigenoan deskonposatzen dena), Na +
sodio katioiak eta CO2−
3
karbonatoaren nahasketa eragiten du[1][4]

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodio perkarbonatoa, industrialki, sodio karbonato eta hidrogeno peroxidozko soluzio baten kristalizazioaren bidez ekoizten dute, beti ere pH-aren eta kontzentrazioen kontrol egokiarekin.[5][3][6] Laborategietan ere metodo hau erabiltzen dute.

Bestela, sodio karbonato lehorra hidrogeno peroxidozko disoluzio kontzentratu batekin zuzenean tratatu daiteke.[7]

2004. urterako konposatu honen mundu mailako ekoizpen ahalmena ehunka mila tonatan estimatu zuten.[8]

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agente oxidatzaile bezala, sodio perkarbonatoa, etxerako eta arroparako garbiketa produktu batzuen osagai bat da, klororik gabeko zuritzaile produktuak barne, Oxyper, OxiClean, Tide arroparako detergente[1] eta Vanish kasu.[4]

Produktu komertzial askok sodio perkarbonatoa eta sodio karbonatoa nahasten dituzte. Supermerkatuan, "Oxy" produktu baten batez besteko ehunekoa sodio perkarbonatoaren %65 eta sodio karbonatoaren %35 da. Iragarkietan gorapaitzen dituzten "ultra errefortzuek" sodio perkarbonatoaren %80 ere izan dezakete. Hala ere, sodio perkarbonatoa forma puruan ez da oso garestia, eta erabiltzaileak nahi duen edozein portzentajetara egokitu daiteke.

Sodio perkarbonatoa, sintesi organikoan, H2O2 anhidro iturritzat erabil daiteke, bereziki, batez ere karbonatoa disolbatu ezin duten baina bertatik H2O2a atera dezaketen disolbatzaileetan.[9] Baeyer-Villiger oxidazioetan erabiltzeko azido trifluoroperazetiko in situ sortzeko metodo berria sodio perkarbonatoaren eta anhidrido trifluoroazetikoa nahastea da; erreaktibo hori lortzeko bide egoki eta ekonomiko bat da, gainera oso kontzentratuta dagoen hidrogeno peroxidoa lortzeko beharrik gabe.[10][11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Jones, Craig W.. (1999). Applications of hydrogen peroxide and its derivatives. Royal Society of Chemistry ISBN 0-85404-536-8..
  2. (Alemanez) Tanatar, S.. (1899). «Percarbonate» Berichte der Deutschen chemischen Gesellschaft zu Berlin 32: 1544–1546..
  3. a b (Ingelesez) R. G. Pritchard; E. Islam. (2003). «Sodium percarbonate between 293 and 100 K» Acta Crystallographica Section B B59 (5): 596–605. doi:10.1107/S0108768103012291. PMID 14586079..
  4. a b (Ingelesez) Royal Society of Chemistry & Reckitt Benckiser. Oxygen-based bleaches. .
  5. J. M. Adams; R. G. Pritchard. (1977). «The crystal structure of sodium percarbonate: an unusual layered solid» Acta Crystallographica Section B B33 (12): 3650–3653. doi:10.1107/S0567740877011790..
  6. (Ingelesez) Alun P. James, Graham R. Horne, Richard Roesler, et al. (1997). Process for producing sodium percarbonate. in: US Patent US6231828B1..
  7. (Ingelesez) Sang Ryul Kim, Chong Yun Kwag, Hwan Kee Heo & Jong-Pill Lee. (1996). Process for manufacturing granular sodium percarbonate. in: US Patent US5851420A..
  8. Harald Jakob, Stefan Leininger, Thomas Lehmann, Sylvia Jacobi, Sven Gutewort. Peroxo Compounds, Inorganic. in: Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. Weinheim: Wiley-VCH doi:10.1002/14356007.a19_177.pub2..
  9. McKillop, A. (1995). «Sodium perborate and sodium percarbonate: Cheap, safe and versatile oxidising agents for organic synthesis» Tetrahedron 51 (22): 6145–6166. doi:10.1016/0040-4020(95)00304-Q..
  10. (Ingelesez) Kang, Ho-Jung; Jeong, Hee-Sun. (1996). «New Method of Generating Trifluoroperoxyacetic acid for the Baeyer-Villiger Reaction» Bull. Korean Chem. Soc. 17 (1): 5–6..
  11. Caster, Kenneth C.; Rao, A. Somasekar; Mohan, H. Rama; McGrath, Nicholas A.; Brichacek, Matthew. (2012). Encyclopedia of Reagents for Organic Synthesis. in: e-EROS Encyclopedia of Reagents for Organic Synthesis. doi:10.1002/047084289X.rt254.pub2. ISBN 978-0471936237..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]