Soinu-paisaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Soinu-paisaia edo soundscape inguruneak sorturiko edo eraturiko soinuek edo soinu-konbinazioak eraturiko paisaia da. Kontzeptua R. Murray Schafer pentsalari kanadiarrak asmatu zuen 70ko hamarkadan eta, haren ustez, ekologia akustikoarekin loturik dago. Naturaren ingurune akustikoarekin loturiko soinuek osatuko lukete -naturarenak, gizakiok egindakoak, baita tresnen bidez egindakoak ere-. Industrializazioak eragindako soinuak, berriz, kutsadura akustikoaren kontzeptuarekin loturik lirateke, ingurune naturalean eragin handia baitute.

Geroztik, Soinu-paisaiaren kontzeptuak eraldaketa eta definizio desberdin asko jaso ditu, eta gaur egun ekologiaren alorrean ezik, praktika artistikoekin, bereziki musikalekin, lotura estua du. Zuzenean harturiko soinuak ez ezik, soinu-paisaiak ere grabazio-estudioan sor daitezke, ingurune-akustikoak sortuz, bai hotsak konbinatuz bai musikarekin nahasiz. Estudioan eraikitako soundscape horiekin lotutako praktika "musika elektroakustikoaren" edo "musika konkretuarekin" erlazionatu izan da, musika estilo horiek txertatu bait zituzten inguruneko soinuak lehen aldiz musika konposizioetan. 70ko hamarkadatik landa grabaketa (field recording) edo "fonografia" bezala ezagutzen da inguruneko soinuak bildu eta haiekin artelanak egiteko praktika.

Lehenengo soinu-paisaia Walter Rultmannen Week-End(1939) filma itsua izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]