Edukira joan

Solac (enpresa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau enpresari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Solac (argipena)».
Solac
SektoreaEtxetresna elektrikoak
Sorrera1916
Webguneahttp://www.solac.es

Solac etxetresna elektrikoen enpresa eta marka bat da, Eibarren sortu zena 20. mendearen hasieran.

1916. urtean sortu zen Eibarren Solac enpresa, kafea egiteko makina industrialak ekoizten. 1935. urtean, etxerako lehen kafe-makina sortu zuten[1]. 1945. urtean lisatzeko makina elektrikoa ekoiztu zuten, eta handik urte batzuetara lurrina jaurtitzen zuen lisaburdina sortu zituzten. Txigorgailuak ere egiten hasi ziren 1955ean.

Mundu mailako lehen produktu batzuk ere ekoitzi zituen: hidro-presioz lan egiten zuen lehen kafe-makina 1979an, eta esnea berotzeko lehen berezko etxetresna 1983an[1].

2003. urtean itxi zen Eibarko lantegia, eta jarduerak Gasteizen jarraitu zuen[2]. Era berean, enpresaren jabetza aldatu zen eta Cegasaren parte bihurtu zen 2005an[3]. 2014ko uztailean, Cegasak porrot egindakoan, Kataluniako Taurus etxetresnen enpresak erosi zuen[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Solac cumple 100 años con estratégicos lanzamientos para impulsar su liderazgo en el sector - Electroimagen» electro-imagen.com (kontsulta data: 2018-10-05).
  2. (Gaztelaniaz) Alimarket. «SOLAC INICIA LAS NEGOCIACIONES ANTE EL ANUNCIO DEL CIERRE EN EIBAR - Noticias de Electro en Alimarket, información económica sectorial» Alimarket.es (kontsulta data: 2018-10-05).
  3. (Gaztelaniaz) Alimarket. «CEGASA FINALMENTE INTEGRA A SOLAC EN SU ESTRUCTURA - Noticias de Non Food en Alimarket, información económica sectorial» Alimarket.es (kontsulta data: 2018-10-05).
  4. (Gaztelaniaz) expansion.com; expansion.com. «Taurus compra la marca de electrodomésticos Solac» Expansion (kontsulta data: 2018-10-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]