Sollasina cthulhu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sollasina cthulhu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaEchinodermata
KlaseaOphiocistioidea Ophiocistioidea
FamiliaSollasinidae
GeneroaSollasina
Espeziea Sollasina cthulhu
Rahman, 2019

Sollasina cthulhu Ophiocistioidea klaseko ekinodermatu bat izan zen, Herefordshireko lagerstättean aurkitu dena. Siluriar garaian bizi zen[1]. Egindako ikerketaren ondorioz, Ophicistoidea talde parafiletikoa izan daitekeela ondorioztatu da, Holoturiaren zutoineko taxoi bat.

Izena Howard Phillips Lovecraften Cthulhuren omenez eman zioten, duen antza dela eta. 45 tentakulu motako hodi ditu, hainbat egitura gogor eta bost hortz handi ahoaren inguruan[2]. Guztira 3 zentimetroko zabalera zuen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Rahman Imran A.; Thompson Jeffrey R.; Briggs Derek E. G.; Siveter David J.; Siveter Derek J.; Sutton Mark D. (2019-04-10) «A new ophiocistioid with soft-tissue preservation from the Silurian Herefordshire Lagerstätte, and the evolution of the holothurian body plan» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences (1900): 20182792 doi:10.1098/rspb.2018.2792 . Noiz kontsultatua: 2019-04-10 .
  2. (Ingelesez)  EDT, Aristos Georgiou On 4/9/19 at 7:00 PM (2019-04-09) «Sollasina Cthulhu: Monstrous 430 million-year-old sea cucumber discovered» Newsweek . Noiz kontsultatua: 2019-04-10 .
  3.   Press, Europa (2019-04-10) «Un pepino de mar ancestral era como el ficticio monstruo de Cthulhu» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2019-04-10 .