Solongo Batsukh
Solongo Batsukh | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | Mongolia |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta makillatzailea |
Solongo Batsukh (mongolieraz: Солонго Батсүx, Mongolia, 1993) mongoliar emakumezko modelo eta makillaje-artista transgeneroa da. 2014an Mongolia ordezkatu zuen emakume transgeneroentzako Miss International Queen nazioarteko edertasun-lehiaketan, hamar ederrenen artean sailkatuz. 2018an emakumeentzako Miss Unibertso Mongolia edertasun-lehiaketan parte hartu zuen, lehiaketaren historiako lehenengo lehiakide transgeneroa bihurtuz.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilguun Batsukh jaiotza-izenaz, gizon moduan hazi eta hezi zuten Mongoliako Dundgovi probintzian.
20 bat urterekin, unibertsitate ikasle garaian, genero-nortasun ezberdinen inguruan jakin zuen. Halaber, LGTB pertsonei laguntza eskaintzen zien GKE batean lanean zebilela, jabetu zen emakumea izan nahi zuela eta hormona-terapiaz lagundutako trantsizioa egiteari ekin zion.[1]
2014an Mongolia ordezkatu zuen emakume transgeneroentzako Miss International Queen edertasun-lehiaketan eta hamar ederrenen artean sailkatu zen. 2018an emakumeentzako Miss Unibertso Mongolia edertasun-lehiaketan lehiatu zen, nazioarteko Miss Unibertso lehiaketarako Mongoliako ordezkaria aukeratzeko. Nahiz eta ez irabazi, oso ospetsu egin zen bere herrialdean lehiaketa horretan parte hartu zuen lehen emakume transgeneroa izateagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Transgender beauty queen breaks barriers» The Star 2018-12-28 (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).