Mongolia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mongolia
'Монгол Улс
(
Mongol uls )
Mongoliako bandera
Bandera

Mongoliako armarria
Armarria

Goiburua: Dayar Mongol
Nazio ereserkia:
Bügd Nairamdakh Mongol
Mongolia: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Ulan Bator
47°55′N 106°53′E / 47.917°N 106.883°E / 47.917; 106.883Koordenatuak: 47°55′N 106°53′E / 47.917°N 106.883°E / 47.917; 106.883
Hizkuntza ofiziala(k) mongoliera
Gobernua
Presidentea
Lehen Minsitroa
Demokrazia parlamentarioa
Nambaryn Enkhbayar
Sükhbaataryn Batbold
Independentzia
- Txinatik

1921 uztailaren 11
Eremua
• Guztira
• Ura

1.564.116 km² (18.)
% %0,6
Biztanleria
• Zenbatespena(2005)
• Errolda (2000)
• Dentsitatea

Herritarra

2.791.272 (138.)
2.650.952
1,8 biztanle/km² (193.)

mongoliar
Dirua Tugrug (MNT)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +7)
Bai (UTC +8)
Interneteko domeinua .mn
Telefono aurrezenbakia +976

Mongolia (izen ofiziala, Mongoliako Errepublika; mongolieraz: Монгол улсMongol uls) Asia erdialdean dagoen estatu itsasgabea da, Txinak hegoaldetik eta Errusiak iparraldetik inguratua. Hiriburua eta hiri nagusia Ulan Bator da, 1.067.472 biztanle zituena 2008an.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko hemeretzigarren herrialderik zabalena da 1.565.000 km²-rekin, eta itsasorik gabeko bigarren herrialderik handiena da Kazakhstan ostean. Iparraldean eta mendebaldean estepak eta mendiak dira nagusi, eta hegoaldea Gobi basamortuak hartzen du. Mongoliako 2,8 milioi biztanleetatik asko nomadak eta erdi nomadak dira, %30 inguru hain zuzen.

Hiri nagusiak: Darkhan, Erdenet. Hizkuntza ofiziala: mongoliera (khalka dialektoa). Etniak: mongoliarrak % 90; kazakhak % 4; txinatarrak % 2; errusiarrak % 2; besteak % 2. Erlijioa: budismoa, islama, kristautasuna. Dirua: tugrik-a.

Orografia eta hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mongoliako batez besteko garaiera 1.600 metro da. Mendi garaiak eta ordoki zabalak ditu. Iparraldean eta mendebalean hiru mendi sail daude: Altai mendiak (Monh Hayrhan Uul, 4.362 m), Khangai (3.650 m inguru) eta Hentyn mendiak (1.800-2.400 m). Ipar-mendebalean Aintzira Handien lurraldea dago, 300 aintziratik gora dituena. Hegoaldean Gobi basamortu harritsua dago, Mongoliako lurraldearen heren bat hartzen duena.

Mongolian ibai asko daude, ur emari handikoak, argindarra sortzeko erabiltzen direnak. Ibai nagusiak Selenge eta honen adarrak dira. Selengak Errusiako Baikal lakuan isurtzen du ura. Lurrikarak izateko arriskua handia da.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mongoliaren mapa topografikoa.

Mongoliak klima kontinentala du. Tenperatura aldaketa handiak eta bizkorrak izaten dira. Neguak hotzak (-26 eta -18 Â°C artean), idorrak eta eguzkitsuak dira, eta ia ez du elurrik egiten. Udak berriz epelak (17-23 Â°C) eta laburrak dira. Oso euri gutxi egiten du urtean zehar: 350 mm mendialdean eta 100 mm baino gutxiago Gobiko basamortuan.

Landarediari dagokionez, Mongolian estepa da nagusi. Pinudiak, urkidiak, eta alertze eta zedro zuhaiztiak daude.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mongoliako biztanle gehienak khalkha hizkuntza erabiltzen duten mongoliarrak dira. Gainerakoak mongoliarrak, kazakhak, errusiarrak eta txinatarrak dira, eta hainbat hizkuntza erabiltzen dituzte. Biztanleen % 40 hiriburuan bizi ziren 2002an. Edonola ere, bizimodu erdi-nomada dute oraindik biztanle askok. Bizi itxaropena 67 urtekoa da, batez beste. Erregimen sozialistaren gainbeheraz geroztik, nabarmen jaitsi da emankortasun tasa: emakumeko 7,33 haurrekoa zen, 19070-1975 inguruan, eta 2005-2010 bitarterako aurreikuspenak emakumeko 1,87 haurrekoak ziren. Biztanleriaren hazkundea % 1,2koa da, 2007ko estimazioen arabera.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mongoliako probintziak.

Mongolia 21 probintziatan (aimag) eta 315 barrutitan (sum) banatuta dago.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mongoliera altaitar hizkuntza da eta herrialdeko mintzaira ofiziala, Txinako probintzia batzuetan ere estatus ofiziala daukana.

Naadam herrialdeko kirol jaialdirik garrantzitsuena da, udaro antolatzen dutena 3 egunez, mongoliar borroka, zaldi lasterketak eta arku jokoa uztartzen dituena.

Azkenik, musika arloan aipatzekoa da kantu armonikoa izenekoa, soinu bitxiak aho eta eztarriaren bidez sortzen dituena eta inuitek ere lantzen dutena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolitoan ehiztariak eta abeltzain ibiltariak bizi ziren Mongolian (abaroak eta hunoak). K.a. II. mendean xiongnuen inperioa sortu zen; K.a. IV-X. bitarteko mendeetan ekialdeko Turkestango uigurrak izan ziren nagusi. Lurraldea hainbat inperio nomadak menderatu izan du historian zehar, xiongnu, xianbei, rouran eta gökturk herriek, besteak beste.

XII. mendean Genghis Khanek Mongolen Inperioa sortu zuen, mongoliar leinu guztiak batuz, eta Txinako Yuan dinastia erori arte iraun zuen, XIV. mendera arte hain zuzen. Genghisen ondorengo Ögödei agintariak 1234an txinatarrei eraso zien, eta Txin dinastia aginpidetik kendu zuen. Mongoliarren aginpidea Txinan 1279-1368 bitarteko urteetakoa izan zen, baina ondorengo urteetan atzera egin behar izan zuten mongoliar leinuen arteko borrokak zirela eta. Txinan aginpidea izan zuen azken buruzagi mongoliar handia Ligdan Khan izan zen. Hark mantxuen dinastiari aurre egin zion, baina hil zenean Mongolia mantxuen esku geratu zen XVIII. menderaino.

XVI. eta XVII. mendeetan Mongolia Tibeteko budismoaren eraginpean sartu zen, eta azken mende haren amaieran Qing dinastiak agintea lortu zuen Mongolian.

1911. urtean lurraldeak independentzia aldarrikatu zuen, mongoliar printzeek Errusiako tsarraren alde egin zutenean. 1917an tsarren erregimenak behera egin zuenean, Mongolia txinatarren esku geratu zen berriro. 1921ean errusiar gudaroste gorria Mongolian sartu zen, eta txinatarrak egotzi zituen. 1921an estatus berria ofizialki onartu zieten txinatarrek.

Hurrengo urteetan Errusia eta SESBaren eragin handia eduki zuten, baina geroago, 1924ko urriaren 26an, Mongoliako Herri Errepublika deklaratu zuten. 1945ean nazioarteko onarpena jaso zuen azkenean herrialdeak, garai komunistan.

1989an beste herrialde batzuetan gertatu bezala, han ere erreforma politiko handiak abiatu zituzten eta alderdi anitzeko hauteskundeak antolatu zituzten, bai eta konstituzio berria onartu eta merkatu ekonomiara lerratu ere. Mongoliako legebiltzarrak Herriko Alderdi Iraultzailearen monopolioa ezabatu eta, legedi berri baten bidez, alderdi aniztasuna onartu zuen. 1992an konstituzio berri bat onartu zen: demokrazia, ekonomia mistoa, hizkuntza askatasuna eta neutraltasuna kontzeptuak onartzen ziren konstituzio berri hartan. Mongoliar Herriaren Alderdi Iraultzaileak (MPRP), Alderdi Komunista ohiak alegia, gehiengoa lortu zuen urte horretako hauteskundeetan. 1993ko ekainean lehendakaria hautatzeko hauteskundeak egin ziren, eta Punsalmaagiyn Orchirbat izan zen garaile.

1996-2000 bitartean oposizioko Alderdi Demokratikoak izan zuen gobernua kontrolpean. Gobernu berriak merkatu ekonomia antolatzeko erreformak jarri zituen abian. Baina erreforma horien ondorioz asko hazi zen langabetu eta pobre kopurua. 2000tik 2004ra berriro komunistak egon ziren agintean, baina 2004an behar adinako nagusitasunik lortu ez zuela-eta, koalizioko lehen gobernua osatu behar izan zuten, Aberriko Koalizio Demokratikoarekin (MDC). 2008ko legebiltzarrerako hauteskundeetan gehiengoa komunistek eskuratu zuten, baina demokratek iruzurra izan zela salatu zuten eta ez zituzten emaitza ofizialak ontzat eman. Iruzurra zela-eta, liskar eta istilu larriak gertatu ziren Mongolian. MPRP alderdiko Tsakhiagiin Elbegdorj da lehendakaria, 2005az geroztik, eta alderdi bereko Sanjaagiin Bayar Lehen Ministroa, 2007tik.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulan Bator hiriburua.

Abeltzaintza izan da antzinatik Mongoliako ekonomia jarduera nagusia. Komunismoak kolektibizatu egin zituen abere hazkuntzarako lurrak, eta saio ugari egin zituen gizataldeek bizimodu sedentarioa har zezaten. Hala eta guztiz ere, 500.000 abeltzain inguru erdi-nomadak dira gaur egun. Zaldiak, yakak, ahuntzak, behiak, gameluak eta zerriak hazten dituzte batez ere, eta horietatik hartzen dituzte elikagaiak, jantziak, eraikuntzarako gaiak eta erregaia. Nekazaritzak ere indar handia du, nahiz eta lurraldearen % 1 baino ez den erabiltzen jarduera horretarako; garia eta garagarra lantzen dira gehienbat.

Bestalde, Mongoliak mea baliabide handiak ditu: kobrea, ikatza eta molibdenoa dira nagusi.

1989. urtea arte ekonomia harreman gehienak (% 90) Sobietar Batasun ohiarekin egiten zituen. Sobietarren laguntza urteko errentaren erdia izaten zen gutxi gorabehera. Beraz, Sobietar Batasuna hondoratu zenean ekonomia krisi izugarria sortu zen Mongolian. 2002tik aurrera hasi zen BPGa igotzen, eta iraunkorki igo da, baina 2006an oraindik biztanleen % 32,2 bizi ziren pobrezian eta inflazioa eta langabezia nahiko altuak ziren (% 3,2 eta % 6, hurrenez hurren).

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naizoarteko aireportu bakarra Ulan Bator hiriburutik gertu dago; nabarmentzekoa ere bada Transmongoliarra izeneko trenbidea, Errusia eta Txina lotzen dituena herrialde honetatik igaroz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mongolia Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]