Sondrio
| Sondrio | |||
|---|---|---|---|
| Italiako udalerria | |||
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| Italiako eskualdeak | |||
| Probintzia | Sondrioko probintzia | ||
| Izen ofiziala | Sondrio | ||
| Posta kodea | 23100 | ||
| ISTAT kodea | 014061 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 46°10′11″N 9°52′12″E / 46.1697°N 9.87°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 20,88 km² | ||
| Altitudea | 317 m | ||
| Mugakideak | Albosaggia, Caiolo, Castione Andevenno, Faedo Valtellino, Spriana, Torre di Santa Maria eta Montagna in Valtellina | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 21.066 (2023ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 1.009 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Telefono aurrizkia | 0342 | ||
| Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
| Hiri senidetuak | Sindelfingen, Radovljica (en) | ||
| Katastro kodea | I829 | ||
| Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | ||
| Matrikula | SO | ||
| comune.sondrio.it | |||
Sondrio Italiako hiri bat da, Sondrioko probintziako hiriburua (Sondrioko probintzia Lombardiako hamaika probintzietariko bat, biztanle gutxien dituena, hain zuzen ere).
Sondrio hiriburuak 2004. urtean 21.642 biztanle zituen, 1.071 biztanle km²-ko dentsitatearekin. Azaleraz 20 km² da Sondrio hiria, eta Lombardiako iparraldean dago, Valtellinako eskualdearen erdialdean. Sondrioko erdigunea Garibaldi Plazan dago; hurbil dago Valtellinako Arte eta Historiako Museo bihurtuta dagoen Sassi Jauregia.
Sondrioko probintziak, bestalde, 3.212 km²-ko azalera dauka; 2001. urtean 176.856 biztanle zeuden. Probintziak 78 udalerri ditu; biztanlez, Sondrio hiriburua da handiena, eta Pedesina udalerria da txikiena, 34 biztanlekoa.
Lurraldean mahastiak daude; Sassellakoak eta Grumellokoak dira ospetsuenak. Izan ere, baliabide eta jarduera nagusiak ardoaren ekoizpena eta turismoa dira.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sondrio hiriburuak udalerri hauek ditu mugan: Albosaggia, Caiolo, Castione Andevenno, Faedo Valtellino, Montagna in Valtellina, Spriana, Torre di Santa Maria.
