Soran jauregia
Soran jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Leintz Gatzagako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Leintz Gatzaga |
Koordenatuak | 42°59′11″N 2°34′06″W / 42.98648°N 2.56842°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa Arkitektura neoklasikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 10 |
Soran jauregia Leintz Gatzagan (Gipuzkoan) dagoen jauregi bat da. Elizaren ondoan kokaturik dago. Indianokoa izena ere ematen zaio.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Soran jauregia XVI. mendean eraiki zen eta bi dorrek osaturiko jauregi ederra zen. Errege-erreginak Leintz Gatzagatik igarotzen zirenean beren segizioak Soran jauregian hartzen zuen ostatu. Soran familiaren ondorengo batek ordea jauregia eraitsi eta harriz harri Nafarroan berreraiki zuen[1].
1764 urtean gaur egungo Soran jauregia altxatu zen zaharra egon zen tokian.
2006 eta 2007 urteen artean eraikina berriztu egin zuten eta gaur egun hotela dago bertan[2].
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estilo barrokoa duen eraikina da. Beheko solairuaz gain bi solairu ditu. Fatxada nagusiari dagokionez lehenengo solairuan hiru balkoi ageri dira, baina erdikoa besteak baino handiagoa da. Bigarren solairuan hiru lehio ditu[3].
Atzealdera Deba ibaiaren haranari begira egurrezko balkoi batek zeharkatzen du aurpegi guztia eta azpiko solairuan begiratoki ederra dauka[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-19).
- ↑ www.goiena.eus. .
- ↑ «Soran | Euskal-Herria.Org» www.luberri.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-19).