Leintz Gatzaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leintz Gatzaga
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Leintz Gatzaga.jpg
Leintz-Gatzagako ikuspegia.

Leintz Gatzagako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Debagoiena
Izen ofiziala Leintz Gatzaga
Alkatea Eugenio Otsoa
Posta kodea 20530
INE kodea 20068
Herritarra gatzagar
Kokapena
Koordenatuak 42° 59′ 13″ N, 2° 34′ 07″ W / 42.9869°N,2.5687°W / 42.9869; -2.5687Koordenatuak: 42° 59′ 13″ N, 2° 34′ 07″ W / 42.9869°N,2.5687°W / 42.9869; -2.5687
Azalera 14,7 km2
Garaiera 365-1002 metro
Distantzia 81 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 245 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -6)
Dentsitatea 16,67 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 4,45
Zahartze tasa[1] % 19,41
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 20,83
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75,76 (2011)
Genero desoreka[1] % -0,79 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,53 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 68,4 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 38,2 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1331. urtea
Webgunea http://www.leintzgatzaga.com

Leintz Gatzaga Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen udalerri txikia da, Arabako mugan, Debagoiena eskualdean biztanle gutxien daukan udalerria dena.

14.7 km²-ko azalera du eta 245 biztanle zituen 2016. urtean. Bi auzune nagusi ditu, Goiherri eta Olaun izenekoak.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leintz Gatzaga izenak herriaren inguruan dauden gatzaga garrantzitsu batzuetan du jatorria. Dorletako gatzaga horiek izan ziren herriaren sorreraren arrazoi Erdi Aroan. Gaur egun ez dira komertzialki esplotatzen eta museo baten egoitza osatzen dute.

Izenaren beste zatiak, Leintz, herria kokatuta dagoen haranean du jatorria. Haranaren izenaren jatorria ez dago argi, ordea. Filologo batzuek diotenez latinetiko jatorria izan lezake. Gatzaga hitzak berriz, gatza dagoen tokia esan nahi du.

Antzinako dokumentuek diotenez, herriaren gaztelaniazko lehen izena Salinas de Léniz izan zen. 1087an herriaren sorrera ofizialaren aurretik, Galindo Iñigez, Iñigo Lopez Bizkaiko kondearen semeak, donazio hori egin zion Donemiliagako monasterioari.[3]

1980ko hamarkadan, herriak bere izen ofiziala gaztelaniatik euskarara aldatu zuen, Leintz Gatzaga izenera alegia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leintz Gatzaga hiribildua Deba ibaiaren goi-ibarrean dago kokatua, ibaiaren iturburutik oso hurbil eta ibarra ixten duten mendien ekialdeko hegala leuntzen den leku batean. Arlaban mendatetik oso hurbil dago eta, horregatik, hauxe da Gipuzkoan Erdi Aroan fundatutako hiribilduetatik garaiena (600 m). Leku oso aproposa da, gainera, Deba ibarra Arabako lautadarekin eta Gaztelako goi-ordokiarekin komunikatzeko.

Iparraldean Eskoriatza, hegoaldean Arratzu-Ubarrundia (Araba), ekialdean Barrundia (Araba) eta mendebaldean Aramaio eta Legutio (Araba) mugakide ditu.

Hauek dira herriko auzoak: Goierri, Olaun, Andra Mari eta Iñurrieta.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena ematen dioten gatzagak erromatarren garaitik ezagunak ziren, Erdi Arotik gutxienez ustiatu ziren, eta eurak dira hiribilduaren sorreraren arrazoi nagusia, 1331an gertatu zena. Garai hori baino lehen, Aitzorrotzeko gazteluaren menpe zeuden baserriak eta herrixkak zeuden (Zuritza, Labidea, Gaztelueta eta Beginarro).

Gatzagen kontrolak garrantzi ekonomiko handia zuen, eta hainbat borroka piztu zuen. 1374an, Beltrán de Guevara Oñatiko konte boteretsuak bereganatu zituen, oinaztar eta ganboatarren arteko gerraren baitan. Horren ondorioz, 1334, 1371, 1492 eta 1498an suteak izan ziren. Jaun feudalen menpe egon zen herria 1493 arte, errege-erreginen eskuetara itzuli zenenean. Kontearen dorretxea bota eta bere ordez Elexalde jauregia eraiki zuten. Mugakidea izanik, Gipuzkoaren zati bihurtu zen 1496an, Arabako Ermandadearen barruan egon eta gero.

XVII. mendean Errege-erreginen Bidea eraiki zuten, Espainia eta Frantzia lotzen zituena. Honek aurrerabidea ekarri zion herriari, bertatik errege-erreginak eta handikiak igaro zirelarik. Ostatuak, bentak eta bestelako zerbitzuak eskaini ahal izan zituzten. Horren lekukoa da hein handi batean gaur egun herriak duen itxura.

Hala ere, egoera estrategiko honek guduak ekarri zizkion herriari XVIII. mendearen amaieratik XIX. mendean zehar, Konbentzio Gerran, Espainiako Independentziaren Gerran eta Karlistaldietan. Besteak beste, Santa Kruz apaizak frantziarren aurka egindakoa 1811an edo Arlabango Gudua 1836an.

Etxegarateko mendatearen errepidea 1851an zabaltzeak gainbehera ekarri zion herriari, 1864an zabaldutako Madril-Irun trenbideak areagotuta. Krisialdi ekonomiko latza suposatu zuen honek guztiak.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiribilduaren planoa oso erregularra da, jendea bertara bizitzera joan aurretik planifikatu baitzen. Lauki itxura du eta kale batek elkarzutik mozten dituen beste kale paralelo batzuen inguruan egituratua dago. Hiru kale nagusi ditu, ipar-ekialde zentzuan orientaturik eta sestra-kurbekiko paralelo antolaturik: Arrosario kalea, Santiago kalea eta horren jarraipena den Pilar kalea eta oso aldatua dagoen Gurutze kalea. Garai batean Araba aldera joateko bide zaharrak, Errepidea izenekoak, kale horiek mozten ditu, hiribildu osoa ere ekialde-mendebalde norabidean mozten duela.

Kale bat 1915ean
Kale bera 2010ean

Eremu honen mugak hauek dira: iparraldean gaur egun Gasteizera doan errepidea. Mendebaldean Arrosario kaleko etxeen atzeko aldeak, Gebara jauregia barne, eta, hortik, San Inazio ateak eta aipatutako etxeen atzeko aldeek markatzen duten lerroa. Hegoaldean hirigunea eta baratzeak banatzen dituen bidearen bazterrean dagoen pareta. Eta ekialdean eskola publiko zaharrak eta udaletxeak eratzen duten etxadiaren atzeko aldeko muga.

Hiribilduaren barruko aldea mehelindun etxez osatua dago. Etxe horien neurriak erregularrak dira eta etxadi bikoitzak osatzen dituzte hirigunearen erdian (Arrosario kalea eta Santiago/Pilar kale arteko etxadia) eta bakunak, berriz, aldeetan. Etxe hauek, garai honetako guztiak bezala, fatxada estua dute eta sakonera handiko lurzatietan eraikiak daude. Beren atzeko aldeak karkabara ematen dute eta bertatik argia sartzen zaie.

Hiribilduaren beheko aldea ez dator bat eskema horrekin (Gurutze kalea). Bertan izandako hirigintza aldaketak handiagoak izan dira eta, ondorioz, jatorrizko planoa hondatu egin da eremu horretan: etxadi oso batzuk desagertu eta beste zenbait berri eratu dira. Era berean ipar-ekialdeko izkina ere asko aldatu da, orubearen egonkortasun eza dela eta. Bertan garai bateko harresiaren zati bat ere berreraiki da, baina Erdi Aroko hiribildu zaharraren planoa asko aldatu da. Elizaren kokapenak ere hausten du eskema ortogonala; erdi-erdian dago, ardatza IE-HM aldera desbideratua duela. Beharbada, hiribilduak bizi izan dituen berreraikuntza ugarietakoren baten hirigintza-plangintzari egokitzeko egingo zuten horrela.

Hiribilduetan oso espazio libre gutxi izaten dira, baina hor ia-ia hutsaren hurrengoak dira. Salbuespen bakarra Pilar kalea eta San Millan elizaren atzeko aldea elkartzen diren gunea da. Bertan plazatxo bat dago, kaleak eta elizak orientazio desberdina dutenez, angelu bat eratzen da eta.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean gainbehera demografikoa jasan du herriak industrializaziotik kanpo gelditu baitzen. Hori dela-eta, eskualdeko inguruko udalerrietara joan ziren biztanle ugari lan bila. Azken urteotan Gatzagak biztanle igoera txiki bat eduki duen arren, oso jendarte zahartua dauka herriak gaur egun.

2019an 250 biztanle zeuzkan herriak. Horietatik %22k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %6,4 ziren.[9]

Leintz Gatzagako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leintz Gatzagako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Agrupación de Electores de Leintz Gatzaga
5 / 5
67 (% 82,72)
7 / 7
121 (% 99,18)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2019ko apirileko udal hauteskundeetan zerrendarik ez zen aurkeztu.[10] Sei hilabete beranduago ospatu ziren hauteskundeak, eta Gatzagako Hautesle Elkartea izan zen aukera bakarra[11][12] eta 99 boto lortu zituen[13]. Eugenio Otsoa izendatu zuten alkate.[14]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %7,3. Bigarren sektorea %7,4. Hirugarren sektorea %84,5. Eraikuntza %0,8.[9]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leintz Gatzagako Maria Dolores Plazaola[15] (Ahotsak[16][17] proiekturako)

Leintz Gatzagan[18] Debagoieneko euskara[19] hitz egiten da, mendebaldeko euskalkiaren aldaera.

2016an herritarren %80 euskalduna zen.[9]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiribilduaren planoan bi eraikin aipagarri baino ez daude: batetik, Soran etxea[20], gaur egun jauregi urbanoa, atzeko aldeko karkaba hausten duena kale txiki bat eratzeko eta; bestetik, Gebara jauregia, mugen barruan sartu dena, nahiz eta harresiz kanpo egon, hiribildua babesteko egituretako bat baita, gaur egun baserri eta kale giro artean dagoen jauregia izan arren.

1996ko martxoaren 12an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Leintz Gatzagako Hirigune Historikoa[21], Sailkatutako Kultura Ondasuna[22]. Monumentu zibilen artean aipatzekoak dira:

Herrigunetik kanpo, azkenik, badaude hiru leku interesgarri:

Aipagarriak diren beste eraikin batzuk:

  • Baselizak: Zurtitzako San Martin, Iñurrietako San Joan Bataiatzailearen monasterioa, San Joan Ebanjelaria, Santi Kurtz, Santiago Nagusia, Santa Engrazia eta Santa Kolunba[44]
  • Baserriak: San Juan Zahar baserria[45]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatzagar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Ochoa de Elexalde Heredia (XVI. mendea): Mexikon aritutako militarra.
  • Martín de Zumarraga Murgia (XVI): merkataria.
  • Andrés de Elejalde (XVII. mendea): militarra.
  • Melchor de Santa Inés Oianguren (1688-1747): frantziskotarra. "Arte de la Lengua Japona" idatzi zuen 1738an, gazteleraz idatzitako lehenengo japonieraren gramatika.
  • Francisco de Astaburuaga Etxeberria (1737?-?): Txilen aritutako militar eta merkataria.
  • Juan Esteban de Izaga (1796-1837): musikaria eta politikaria, Madrilgo Gorteetan diputatu.
  • Ciriaco de Izaga (?-1866): herriko elizen aldeko ongilea.
  • Jesús José Sagredo Zuloaga (1874-1923): apaiz, historialari, organista eta musikagilea.
  • Pedro Lafuente (1891-?): Argentinan ibilitako tenorea.
  • Gregorio Altube Izaga (?-1969): kazetari eta politikaria.
  • Sebastian Sasiain Zubillaga (1900-1976): Paraguaira lanera joandako nekazaria, Misionesko departamenduko bi jan-edan tipikoren sortzailea.
  • Eduardo Aparicio Zamarreño (1916-2007): PCEren politikaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  3. Gorosábel, Pablo de. (1862). Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa.. Tolosa: Imprenta de Pedro Gurruchaga., 430–431 or..
  4. «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  5. «Leintz-Gatzaga - Udal Liburutegia» opendata.euskadi.eus 2018-01-24 . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  6. «Ireki zenetik hona, harrera bikaina izan du Leintz Gatzagako liburutegiak - Leintz gatzaga» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  7. «Pilotalekua berrituko dute eta San Milixan feriarako prest izango da - Leintz gatzaga» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  8. (Gaztelaniaz) Leniz 2015. «Museo de la Sal de Leintz Gatzaga» el . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  9. a b c «Web Eustat. Leintz-Gatzagako datu estatistikoak» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  10. «Gatzagan ez da zerrendarik aurkeztu eta hauteskundeak deituko dituzte berriro - Leintz gatzaga» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  11. «Udal hauteskundeak domekan egingo dira Gatzagan - Leintz gatzaga» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  12. Telebista, Euskal Irrati. (2019-11-16). «Udal hauteskundeak Nafarroako 21 herritan eta Gipuzkoako batean, igande honetan» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  13. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  14. «Eugenio Otsoa da Leintz Gatzagako alkate berria, zumitzezko txibita eta makila hartuta - Leintz gatzaga» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  15. «Debagoienekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  16. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  17. «Leintz Gatzaga - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  18. «Leintz Gatzaga - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  19. «Debagoienekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  20. «Soran jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  21. «Leintz-Gatzagako Hiri Historikoa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  22. Monumentu-multzo izendapena EHAAn
  23. «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  24. «Olabe etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  25. «Elexalde etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  26. «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  27. «Garro jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  28. «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  29. «Iturria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  30. «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  31. «San Ignacioko Ataria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  32. «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  33. «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  34. «Errosarioko Amabirjinaren Ataria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  35. «Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  36. «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  37. «Harresia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  38. «Pilarreko Ataria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  39. «Santiagoko Ataria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  40. «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  41. «SANTUARIO DE DORLETA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  42. «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  43. «San Millango Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  44. «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.
  45. «San Juan Zahar baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-23.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa