Soto linea (Iruñeko bidegorria)
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Kokapena | |
---|---|
Hasiera | Nafarroako Foru plaza |
Amaiera | Hego konexioa (apaizgaitegian) |
Deskribapena | |
Linea | Soto linea |
Mota | Bidegorria |
Ezaugarri teknikoak | |
Luzera | 4273 |
Ustiapena | |
Alokairua | Ez |
Webgunea | http://www.c-cycles.es www.c-cycles.es |
Soto linea izango da Iruñeko Lezkairuko auzo berria eta erdi aldea lotuko dituen bidegorri linea.
Ezaugarri orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizikleta bide hau Nafarroako Foru plazan hasiko da, eta Julian Gayarre kalean zehar jaitsi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikora iritsikoa da. Gero, Lezkirura joko du bi adarretan bereiziz: bat hegoaldera joanez eta bestea zuzen jarraituz. Azkenean, biak bat egingo dute eta Bigarren Zabalgunerantz joan. Apaizgaitegian bukatuko da linea hau eta han hego konexioarekin batu.
Proiektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidegorri linea hau ez dago guztiz bukatua. Iruñeko Udalak aurkeztu duen proiektuaren araberakoa dira datu hauek. Proiektu hau, Iruñeko Ziklabilitate Plana, Soto linea ez ezik beste batzuk hartzen ditu bere baitan.
Hauek dira linea guztiak:
Ibilgu orokorrak:
Barne-lineak:
- Donibane linea
- Txantrea linea
- Mendillorri linea
- Soto linea
- Zabalgune linea
- Arrosadia linea
- Iturrama linea
- Unibertsitate linea
- Yamaguchi-Ospitaleak linea
- Mendebaldea-Etxabakoitz linea
- Sanduzelai-Landaben linea
- Buztintxuri linea
- Errotxapea linea
- Bus-Txirrindu linea
Espero da proiektua 2013. urtean bukatzea.