Split (2016ko filma)
Split (euskaraz Banaketa) 2016ko M. Night Shyamalan indiar-estatubatuar zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoitzi eta idatzitako beldurrezko film bat da. James McAvoy, Anya Taylor-Joy eta Betty Buckley aktoreek antzeztu zuten.
2019an Glass izeneko jarraipena izan zuen, aldi berean 2000ko Unbreakable filmaren jarraipena dena. Hirurek Eastrail 177 Trilogy deituriko trilogia osatzen dute.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kevin (James McAvoy) trauma bitxi bat duen gizaseme xelebre bat da: bere barnean hurrenez-hurren agertzen diren 23 nortasun edo izaera ezberdin ditu, ondorioz, aldi batez garbitasunarekin obsesionatua egon litekeen artean, beste batean emakumea dela uste du, eta handik segundu gutxira 9 urteko mutiko bat bailitzan bezala jokatzen hasi.
Urtebetetze festa baten ostean, Kevinek hiru neska gazte bahitu eta inongo irtenbiderik gabe giltzaperatuko ditu: Claire (Haley Lu Richardson), Marcia (Jessica Sula) eta Casey gatazkatsua (Anya Taylor-Joy). Bertatik iges egiteko asmoz, hiru neskek Kwvinen nortasunetako bati aske utz ditzan konbentzitu beharko dute, baina halako batean, Kevinek naturazgindiko indar eta ahalmen fisikoak dituen 24. nortasun giza haragijale izugarri bat ere baduela ohartuko dira: "Piztia" delakoa.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- James McAvoy: Kevin, 24 nortasun ezberdin, tartean "Dennis", "Patricia" eta "Piztia". Nortasun multzo osoak "Horda" izena jasotzen du. Nortasun horietako batzuk xaloak eta kaltegabeak dira, bain beste batzuk bitxiak eta oso arriskutsuak ere izan litezke, bereziki "Piztia"
- Anya Taylor-Joy: Casey Cooke
- Betty Buckley: Karen Fletcher doktorea
- Jessica Sula: Marcia
- Haley Lu Richardson: Claire Benoit
- Brad William Henke: John , Caseyren osaba
- Sebastian Arcelus: Cooke jauna, Caseyren aita
- Neal Huff: Benoit jauna, Clairen aita
- Kim Director: Hannah
- Lyne Renée: Moderatzaile akademikoa
- M. Night Shyamalan: Zooko langilea
- Bruce Willis: David Dunn
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Split filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Wengune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2016ko filmak
- M. Night Shyamalanek zuzendutako filmak
- M. Night Shyamalanek idatzitako filmak
- James McAvoyk antzeztutako filmak
- Anya Taylor-Joyk antzeztutako filmak
- Betty Buckleyk antzeztutako filmak
- Jessica Sulak antzeztutako filmak
- Haley Lu Richardsonek antzeztutako filmak
- Brad William Henkek antzeztutako filmak
- Neal Huffek antzeztutako filmak
- M. Night Shyamalanek antzeztutako filmak
- Kim Directorrek antzeztutako filmak
- Bruce Willisek antzeztutako filmak
- Sebastian Arcelusek antzeztutako filmak
- M. Night Shyamalanek ekoitzitako filmak
- Jason Blumek ekoitzitako filmak
- Blumhouse Productionsek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Serieko hiltzaileei buruzko filmak
- Psikopatei buruzko filmak
- Nortasun disoziatibo desorekari buruzko filmak
- Bahiketei buruzko filmak
- Suspense filmak
- Thrillerrak
- Zoologikoetan girotutako filmak
- Nerabe filmak
- Filadelfian girotutako filmak
- 2017ko filmak