Edukira joan

StG 44

Wikipedia, Entziklopedia askea
StG 44
MotaEraso fusil
Jatorrizko herrialdea Hirugarren Reicha
Zerbitzua
Hasiera1942
GatazkaBigarren Mundu Gerra
Siriako Gerra Zibila
Koreako Gerra
1956ko Hungariako Iraultza
Vietnamgo Gerra
Iran-Irak gerra
Golkoko Gerra
Jugoslaviako Gerrak
Produkzioa
DiseinatzaileaHugo Schmeisser
FabrikatzaileaC. G. Haenel (en) Itzuli
Steyr-Daimler-Puch (en) Itzuli
Sauer & Sohn (en) Itzuli
Kopurua425.977
Zehaztasunak
Masa5,2 kg
Luzera940 mm
Munizioa7.92×33mm Kurz (en) Itzuli

StG 44a (Sturmgewehr 44) Bigarren Mundu Gerran Alemania naziak 7,92 x 33 Kurz kartutxoa tiratzeko diseinaturiko eraso fusil bat da. Kopuru handian produzitu eta erabili zen lehen eraso fusila izan zen, eta hau dela eta lehenengo eraso fusil bezala hartzen da. MP 43 eta MP 44 (Maschinenpistole 43, Maschinenpistole 44 hurrenez hurren) izenez bezala ere ezaguna da. Hanel etxearentzat lanean zebilen bitartean prestatu zuen Hugo Schmeisser arma diseinatzaile alemaniarrak. 450.000 fusil inguru produzitu zirela kalkulatzen da, eta gerra amaieratik Alemania Ekialdeko poliziak eta Jugoslaviako paraxutariek erabili zituzten 70ko hamarkada arte. Nahiz eta Stg44 fusilen produkzioa 1945ean amaitu, eta 7,92 x 33 Kurz kartutxoa arma honek bakarrik erabili, oraindik ere Prvi Partizan etxe serbiarrak munizioa produzitzen jarraitzen du, Hezbollah eta beste indar irregular batzuek oraindik ere eraso fusil hau erabiltzen baitute.

MP 34, MP44 eta Stg 44 izenak, Alemania Naziko burokrazia pisutsuaren ondorioz, fusil berdinari eman zitzaizkion izen desberdinak izan ziren, nahiz eta aldaketa txiki batzuk izan zituzten. Mkb 42(H) karabina automatikoaren inguruan diseinatu zen eta StG 44ak, karabina, fusil eta subfusilaren ezaugarriak arma berean biltzen zituen.

Eraso fusila 7,92 x 33 Kurz kartutxoa erabiltzeko prestatuta dago, 7,92 x 57 Mauser bertsio motzago bat. Kartutxo honi esker fusila era automatikoan kontrolagarria zen eta aldi berean 400 metro arteko su potentzia zuen.

Erabiltzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alemania Nazia
  • Argentina
  • Txekoslovakia
  • Ekialdeko Alemania
  • Jugoslavia
  • Libia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]