Edukira joan

Starcevo kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mapa: Neolitoko Starčevo kultura (K.a. 5300-4400).
Neolitoko Starčevo kultura (K.a. 5300-4400).

Starcevo kultura (circa K.a. 5500-5000) Balkanetako kultura neolitiko handia da. Serbiatik Errumaniara, Bulgariara, Hungariara eta Ukrainara hedatu zen, eta hainbat eskualde-aldaera izan zituen. Tesalia eta Mazedoniako kultura neolitikoen eraginak ditu. Herrixkak nekazaritza eta abeltzaintzako komunitate txikiak dira, buztinez estalitako zurezko etxeak eta lau angeluko edo angeluzuzeneko oinplanoak dituztenak. Zerealetan oinarritutako nekazaritza praktikatzen zuten, baita ur ugariko ibar emankorretan edo mendi inguruetan kokatutako ahuntz edo ardien abeltzaintza ere. Aztarnategi garrantzitsuenak Starcevo, Vinça eta Bubanj (Serbia) eta Bucedol (Eslovenia) dira. Herrixka horiek iraupen luzekoak izan ziren, eta bere hondarrek "tell" erako muinoak utzi dituzte, leku berean irauten zutela adierazten digutenak[1].

Garapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Starcevoko kultura Balkanetako penintsularen barnealdean hedatu zen, Adriatikoko kostaldean ordea, zeramika kardiala zuen kultura batek okupatu zuen. Starcevo-Körös-Cris kultura zabalenaren parte da, eta Europa erdialdeko zeramika linealaren kultura sortu zuen, nekazari neolitikoak Balkanetako iparraldera hedatu zirenetik 700 urte inguru igaro ondoren. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Cultura de Starcevo» tesauros.cultura.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  2. Hofmanová 2017, 18 orr. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]