Edukira joan

Eztebe Dragutin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stefan Dragutin» orritik birbideratua)
Eztebe Dragutin


Realm of Stefan Dragutin (en) Itzuli errege

1282 - 1316
← baliorik ez - Stephen Vladislav II of Syrmia (en) Itzuli

Serbiako Erresumako errege

1276 - 1282
Stephen Uroš I of Serbia (en) Itzuli - Stefan Milutin (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza1253
Herrialdea Serbia
Heriotza1316ko martxoaren 12a (62/63 urte)
Hobiratze lekuaĐurđevi stupovi (en) Itzuli
Familia
AitaStephen Uroš I of Serbia
AmaHelen of Anjou
Ezkontidea(k)Catherine of Hungary, Queen of Serbia (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaNemanjić dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakserbiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaSerbiako Eliza Ortodoxoa

Find a Grave: 9428290 Edit the value on Wikidata

Eztebe Dragutin (serbieraz: Стефан ДрагутинjStefan Dragutin; hungarieraz: Dragutin István; c.1244 - 1316ko martxoaren 12a) serbiar agintaria izan zen. 1276tik 1282ra bitartean Serbiako errege izan zen. 1282tik aurrera, Serbiako iparraldea eta (1284tik aurrera) inguruko hungariar banerriak (edo mugako probintziak) barne hartzen zituen erresuma independente bat gobernatu zuen. Hori zela eta «Sirmiako errege» deitu zioten.[1]

Eztebe Uroš I.a Serbiakoa erregearen eta Helena Anjoukoa erreginaren seme nagusia izan zen. Dragutin Katalina Hungariakoarekin ezkondu zen, bere aitak 1268an Bela IV.a Hungariakoa Katalinaren aitonarekin, bake-hitzarmena sinatu ondoren. 1271n, «errege gazte» titulua jaso zuen, aitaren oinordeko izateko eskubidea aitortuz. Bere aitaren aurka matxinatu zen eta, hungariar laguntzarekin, 1276an abdikatzera behartu zuen.

Dragutinek Uroš I.aren politika zentralizatzailea utzi eta amari feudo gisa lurralde handiak eman zizkion. Zaldiketa istripu baten ondoren, 1282an Milutin bere anaiaren alde abdikatu zuen, baina Hungariako mugan zehar zeuden Serbia iparraldeko eskualdeak atxiki zituen. Bi urte geroago, bere koinatuak, Ladislao IV.a Hungariakoak, hiru banerri eman zizkion: Mačva (edo haraindiko Sirmia), Usora eta Soli. Belgrad gobernatu zuen lehen errege serbiarra izan zen. Anaiaren laguntzarekin, 1284 edo 1285ean Braničevoko banerria ere okupatu zuen.

Teorian, Dragutin anaiaren (bere lurralde serbiarrentzat) eta Hungariako erregeen (lau banatuentzat) basailu zen, baina, praktikan, 1290eko hamarkadatik gobernatzaile independente gisa gobernatu zuen bere erresuma. 1301ean, Milutinekin zituen gatazkak gerra ireki bihurtu ziren, eta 1307tik aurrera gertuko jaun hungariarrei maiz eraso zien. Serbiar noble gehienek Dragutinen alde egin zuten, baina, Milutinen mertzenarioek 1311n edo 1312an garaitu ondoren, honekin bakeak egin behar izan zituen. Hil aurretik, monasterio batean sartu eta monje gisa hil zen, V. mendeko santu bizantziarra zen Teoktisto izena hartuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Bataković, Dušan T., ed. Histoire du peuple serbe. Lausana: L’Age d’Homme, 27-28, 71-72 or. ISBN 9782825119587..