Hungariera
Hungariera edo magyarrera[1] (magyar nyelv; hungariarren berezko izenetik eratorri zen – magyarok (mottorok gutxi-gorabeherako ahoskerarekin) uraldar hizkuntza bat da, ugriar adarrekoa, mansi eta khanty hizkuntzekin batera.
Bere beste ahaideak Europan, adibidez, finlandiera eta komiera dira. 19. mendearen amaiera arte hungarieraren ahaidetasuna beste uraldar hizkuntzekin zalantzan jarrita zegoen hungarieraren lexikoan jatorri ezezaguneko hitz asko ditugulako, baina Errusiako uraldar hizkuntzetan –komiera, udmurtera, mokxera, mariera– hungarierazko erroekin ahaidetasuna duten erro asko aurkitu zituzten.
Morfologiari dagokionez, hizkuntza eranskaria da, beste ugrofinlandiar hizkuntza guztiak bezala. Fonetikari dagokionez, bokal asko ditu eta bokalen iraupena oso garrantzitsua da hungarieran hitzen esanahiak aldatu ditzakeelako.
Hungariera hiztunen kopuru esanguratsua duen Europako hizkuntza ez indoeuropar bakanetakoa da. 12-15 milioi bat hiztunek hitz egiten dute, batik bat Hungarian, bai eta Errumanian, Eslovakian, Serbian, Ukrainan, Kroazian, Austrian eta Eslovenian ere. Hizkuntza ofiziala da estatu horietan guztietan, bai eta Europar Batasunean ere.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
«Magyar» (Моgor antzinako hungarieran) hitzak bi zati ditu: lehenengoa –mōś– mansiarren berezko izenarekin alderatzen da eta agian uraldar *mańćɜ «gizaki, gizon» hitzetik eratorri zen. Bigarren osagaiaren jatorria ezezaguna da, baina agian finlandiar yrkö «gizon» hitzarekin ahaidetasuna du.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Duela 900–1000 urte gutxi-gorabehera hungariarrek Siberia eta Ural utzi zituzten eta Panoniako ordokitaraino joan ziren bizitzera, baita Transilvaniaraino ere. Eslaviarren etorrera ez bezala, hungariarren etorrera nahiko berandu jazo zen. Hungariarrek borroka asko egin behar izan zuten: hegoalde eta iparraldean – eslaviarren aurka, mendebaldean – alemaniarren aurka, eta ekialdean – errumaniarren aurka baliabideengatik borroka egin zuten. Horregatik haiek (errumaniarrek bezala) eslaviarren hitz asko hartu zituzten eta gaur egun hitz horiek hungarieraren lexikoaren % 20 gutxi-gorabehera osatzen dute. XII–XIII. mendeetan Hungariako Erresumak eslaviar lurraldeen zatia menperatu zuen.
1526 urtean Hungariak Turkiaren aurkako guda galdu zuen eta, beraz, Hungariako Erreforma protestantea, 150 urte iraun zuena, jazo zen, eta horrek hungarierazko inprimatutako literaturaren agerpena eragin zuen. «Hungarieraren ortografia» lehenengo hungarierazko inprimatutako lana izan zen.
1541–1699 urteetan hungariar gehienak Turkiaren menpean bizi izan ziren eta, beraz, turkieraren eragina hungarieran gora egin zen. Transilvania, berriz, lurralde erdi-burujabe bihurtu zen.
Austriar inperioaren zatia bihurtu ostean Hungariak errepresioa jasan zuen eta alemaniarrak eragin latza izan zuen hungarieran, baina Austria-Hungariako inperioaren garaian hungariera hizkuntza ofiziala bihurtu zen. 1867–1918 hungarieraren «urrezko urteak» dira garai honetan hiztunen kopuruak indar handiz gora egin zuelako (adibidez, 1915an hungariarrak ez zirenen artean hiztunen kopurua % 15,3 zen eta 1880an – % 5,6). Transilvaniako hiri askotan hungarieraz hitz egiten zuten bakarrik (Cluj-Napocan, adibidez). Garai honetan nazio askotako jendeak hungariera ikasten zuen: juduak, alemaniarrak, errumaniarrak, eslovakiarrak, serbiarrak, kroaziarrak etab.
1918 urtearen ostean hungarieraren erabilera, berriz, larriki murriztu zen eta gaur egun hungariera Hungaria, Transilvania, Voivodina, Eslovakia eta Transkarpatian nagusiki erabiltzen da.
Idazketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hungarieraren lehenengo idazketa errunak izan ziren (rovás írás, rovax irax ahoskatua), baina kristautasunaren onarpenaren ostean hungariarrak latindar alfabetoa erabiltzen hasi zen. Gaur egun errunak edergai gisa bakarrik erabiltzen dira batzuetan.
Gaur egungo idazketa:
Hizkia | Izena | Hotsa |
---|---|---|
A a | a | [ɒ] |
Á á | á | [a:] |
B b | bé | [b] |
C c | cé | [ʦ] |
Cs cs | csé | [ʧ] |
D d | dé | [d] |
Dz dz | dzé | [ʣ] |
Dzs dzs | dzsé | [ʤ] |
E e | e | [ɛ] |
É é | é | [e:] |
F f | ef | [f] |
G g | gé | [g] |
Gy gy | gyé | [ɟ] |
H h | há | [h] |
I i | i | [i] |
Í í | í | [i:] |
J j | jé | [j] |
K k | ká | [k] |
L l | el | [l] |
Ly ly | el ipszilon | [j] |
M m | em | [m] |
N n | en | [n] |
Ny ny | eny | [ɲ] |
O o | o | [o] |
Ó ó | ó | [o:] |
Ö ö | ö | [ø] |
Ő ő | ő | [ø:] |
P p | pé | [p] |
R r | er | [r] |
S s | es | [ʃ] |
Sz sz | esz | [s] |
T t | té | [t] |
Ty ty | tyé | [c] |
U u | u | [u] |
Ú ú | ú | [u:] |
Ü ü | ü | [y] |
Ű ű | ű | [y:] |
V v | vé | [v] |
Z z | zé | [z] |
Zs zs | zsé | [ʒ] |
Maileguetan bakarrik erabiltzen direnak | ||
Q q | kú | |
W w | dupla vé | |
X x | iksz | |
Y y | ipszilon |
Hizkuntzaren ezaugarriak eta egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fonetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bokalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hungarierak 14 bokal ditu; finlandierak ez bezala, ez du diptongorik, diptongoidoak bakarrik (hau da, hots batzuk beste hots batzuen antzeko entzuten dira: ó, ő, ű hizkiak u-aren antzekoak izan daitezke eta é hizkia i-aren antzekoa izan daiteke). Ez du erredukziorik ere ez (hau da, bokal batzuk ahozko hizketan aldatzen edo ahoskatzen ez denean). Hungarierazko bokalak zehaztasun handiz ahoskatuak izan behar dira.
Bokalak laburrak (a, e, i, o, ö, u, ü) edo luzeak (á, é, í, ó, ő, ú, ű) izan daitezke eta hungarieran bokalen iraupena oso garrantzitsua da: vad «basati» — vád «egozte»; tör «hausten du» — tőr «sastakai»; a/á eta e/é bikoteek ere irekitasun ezberdina dute.
Hungarierak, beste hizkuntza eranskari askok bezala (euskarak ez), singarmonismoa du, hau da, bokal guztiek hitz batean atzekoak (a, á, o, ó, u, ú) bakarrik edo aurrekoak (e, é, i, í, ö, ő, ü, ű) bakarrik izan behar dute: barnulásotokról, zöldülésetekről; horregatik atzizkiak hitzaren bokalen arabera aldatzen dira: falon «harresian», képen «irudian», tükrön «ispiluan».
Kontsonanteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hungarierak kontsonante bigunak ditu (ny – euskarazko «n» «inor» hitzean bezala ahoskatzen da, ty eta gy – euskarazko «tt» bezala).
Prosodia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hungarierazko azentua beti lehenengo silaban dago (beste ugrofinlandiar hizkuntzetan bezala, udmurtera izan ezik).
Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Morfologiari dagokionez, hungariera, euskara eta beste ugrofinlandiar hizkuntza guztiak bezala, hizkuntza eranskaria da.
Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izenek numeroak (singularra eta plurala), kasuak eta artikuluak (definitzailea eta ez-definitzailea) dituzte; ez dute generorik.
Plurala -k, -ok, -ak eta -ek atzizkien bidez adierazten da, barruko bokalen arabera: erdő «baso» — erdők «basoak»; madár «txori» — madarak «txoriak»; férfi «gizon» — férfiak «gizonak»; város «hiri» — városok «hiriak»; ember «gizon, gizaki» — emberek «gizonak, gizakiak, jende».
Jabetza, turkiar hizkuntzetan bezala, baina ez euskaran, atzizkien bidez adierazten da: könyvem «nire liburua»; könyved «zure liburua»; könyve «bere liburua».
Hungarierak kasu oso ugari ditu:
Kasua | Atzizkiak | Galdera | Singularako adibidea | Pluralako adibidea | Hungarieraz - euskaraz |
---|---|---|---|---|---|
Nominatiboa | - | zer(k)? / nor(k)? | ház («etxe») | házak («etxeak») | Еz a ház magas. — «Etxe hau garaia da» |
Akusatiboa | -t/-at/-ot/-et/-öt | zer? nor? | házat | házakat | Vettem egy házat. — «Etxea erosi dut» |
Inesiboa | -ban/-ben | non (zeren barruan)? | házban | házakban | A család egy szép házban lakik. — «Sendia etxe ederrean bizi da» |
Idlatiboa | -ba/-be | nora (zeren barrura)? / (sartu) non? | házba | házakba | Lépj be a házba! — «Sartu etxean!» |
Superesiboa | -n/-on/-en/-ön | non (zeren azaleran / gainean / kanpoko aldean)? | házon | házakon | A házon meglátszott az idő vasfoga. — «Denboraren aztarnak etxearen kanpoko aldean ikusten dira» |
Sublatiboa | -ra/-re | nora (zeren gainera / azalerara)? / (eseri) non? | házra | házakra | Egy fehér galamb szállt a házra. — «Uso zuria etxearen gainean eseri zen» |
Adesiboa | -nál/-nél | non (zeren ondoan)? | háznál | házaknál | Megálltunk a háznál. — «Etxearen ondoan gelditu gara» |
Adlatiboa | -hoz/-hez/-höz | nora? | házhoz | házakhoz | Odamentek a házhoz. — «Etxera hurbildu ziren» |
Elatiboa | -ból/-ből | nondik (zeren barrutik)? | házból | házakból | Kisétált a házból. — «Etxetik irten zen» |
Delatiboa | -ról/-ről | nondik (zeren azaleratik / gainetik / kanpoko aldetik)? | házról | házakról | A házról levették a zászlót. — «Etxearen gainetik bandera kendu zuten» |
zeri buruz? | Sokat mesélt a házról. — «Etxeari buruz asko esan zuen» | ||||
Ablatiboa | -tól/-től | nondik? | háztól | házaktól | A háztól nem messze egy kutat találtam. — «Etxetik hurbil iturria aurkitu nuen» |
Datiboa | -nak/-nek | nori? | háznak | házaknak | Búcsút intett a szülői háznak. — «Gurasoen etxeari agur egin zion» |
Genetiboa | -nak a/-nek a | norena? | háznak a | házaknak a | Ennek a háznak a fala is üvegből volt. — «Etxe horren hormak beirazkoak dira» |
Terminatiboa | -ig | noraino? | házig | házakig | Két és fél kilométer az iskolától a házig. — «Eskolatik etxeraino 2,5 kilometro ditugu» |
Instrumental-komitatiboa | -val/-vel | zerekin? | házzal | házakkal | Mi legyen a házzal? — «Zer egin behar dut etxearekin?» |
Esiboa-formalisa | -ként | zer gisa? | házként | házakként | Ez a nyaraló családi házként van nyilvántartva. — «Baserri hau familia etxe gisa erregistratuta dago» |
Translatibo-faktiboa | -vá/-vé | (bihurtu) zer / nor? | házzá | házakká | Közösségi házzá alakult át az egykori mozi. — «Zinema etxe publikoa bihurtu zen» |
Kausualitibo-finala | -ért | zertarako? / zergatik? | házért | házakért | Mennyit fizettél a házért? — «Zenbat ordaindu zenuen etxeagatik?» |
Kasua | Atzizkiak | Galdera / Funtzioa | Adibidea | Hungarieraz - euskaraz |
---|---|---|---|---|
Esibo-modala | -ul/-ül | nola? / zein hizkuntzaz? | magyarul | Hogy van ez magyarul? — «Hungarieraz nola esaten da hau?» |
Formala | -képp(en) | zein eran? | másképpen | Én másképpen oldanám meg a feladatot. — «Nik zeregina bestelako eran ebatziko nuke» |
Tenporala | -kor | noiz? / non (denborari buruz)? | tízkor | A vonat tízkor érkezik. — «Trena hamarretan etorriko da» |
Soziatiboa | -stul/-stül | norekin batera? | családostul | Családostul költözött külföldre a magyar hegedűművész. — «Hungariar musikaria bere sendiarekin batera atzerrira joan da» |
Distributiboa | -nként | bakoitzarentzako | fejenként | A rafting ára fejenként 12000 Ft. — «Raftingaren salneurria 12000 forint da gizaki bakoitzarentzako» |
Distributibo-tenporala | -nta/-nte | «-ero» (denborari buruz) | havonta | A folyóirat havonta jelenik meg. — «Aldizkaria hilero argitaratzen da» |
Lokatiboa | -tt | non? | Pécsett | Felhőszakadás volt Pécsett és Pétervárott. — «Péts eta San Petersburgon euri egin du» |
Aditzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aditzek bi denbora bakarrik dituzte – lehenaldia eta orainaldia; etorkizunaren ordez orainaldia erabiltzen da sarritan edo aditz osagarriaren –fog– bidez osatzen da. Hungarierak ez du «izan» bezalako aditzik: Nekem van egy ágy «Ohea dut», zehazki itzuliz: «Ohe bat nirekin dago», Ő egy ember «Bera gizona da», zehazki itzuliz: «Bera gizon bat». Esaldiak objektu bat edukitzearen arabera aditzak era ezberdinetan aldatzen dira: Olvasom a könyvet «Liburua irakurtzen dut», Olvasok «Irakurtzen dut».
Izenondoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hungarierazko izenondoak ez dira aldatzen kasuen arabera: a gyönyörű erdő «baso ederra» — a gyönyörű erdőbe «baso ederrera». Ez da horrela, adibidez, baltiar-finlandiar hizkuntzetan (finlandieran edo bepsaeran).
Hiztunen banaketa geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hungarian: 9.5-10 milioi hiztun (2001)
- Errumanian, bereziki Transilvanian: 1.443.970 (2002)
- Eslovakian: 520.528 (2001)
- Serbian, bereziki Vojvodinan: 293.299 (2002)
- Ukrainan, bereziki Zakarpatian: 149.400 (2001)
- AEBetan: 117.973
- Kanadan: 75.555 (2001)
- Israelen: 70.000
- Austrian: 22.000
- Kroazian: 16.500
- Eslovenian: 9.240
Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Magyar Tudományos Akadémia Nyelvtudományi Intézete edo «Hungarierazko Zientzia Akademiaren Hizkuntzetarako Ikerketa Institutua» izeneko erakundeak hizkuntza arautzen du.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/12/21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-12-19.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez)(Hungarieraz) Hungarierazko Zientzia Akademiaren webgune ofiziala
- (Ingelesez) Uralic Page webgunea
- (Ingelesez)(Hungarieraz) Hung-Ing hiztegia eta beste batzuk on-line
![]() |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
![]() |
Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ![]() |
---|---|---|
Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera |
|