Stepansikovo auzoa eta hango auzotarrak
Stepansikovo auzoa eta hango auzotarrak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Fedor Dostoievski |
Argitaratze-data | 1859 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Село Степанчиково и его обитатели, Selo Stepanchikovo i ego obitateli |
Hizkuntza | Errusiera |
Herrialdea |
![]() |
Euskaraz | |
Izenburua | Itzuli gabe |
Stepansikovo auzoa eta hango auzotarrak (errusieraz: Село Степанчиково и его обитатели, Selo Stepanchikovo i ego obitateli) Fiodor Dostoievskii idazlearen eleberri bat da, 1859an publikatua.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izenburuak dioen bezala, istorioa Stepansikovoko herrian jazotzen da. Jegor Ilitx Rostaniev koronelak San Petersburgon bizi den bere iloba Sergei Alexandrovitxi deitzen dio, bere etxea hankaz gora jarri duen maizter berriari aurre egiteko aitzakian. Maiter berri hau Foma Fomitx da, kontakatilu manipulatzaile bat. Hasieran Jegoren aitaren lagun egin zen, bere burua sasi eruditotzat aurkeztuz, eta hura hiltzean bere emaztearen gainean ia erabateko kontrola lortu zuen. Geroztik, hazienda berea balitz bezela kontrolatzen du, botere despotikoez: zerbitzariak frantsesa ikastera behartzen ditu, eta haserre bizian jartzen da kamarinskaya dantza tradizionala dantzatzen harrapatzen baditu. Gauzak horrela, Osaba Jegorek bere zerbitzari Nastenkarekin ezkontzeko eskatzen dio Sergeiri.