Edukira joan

Stepantxikovo auzoa eta hango auzotarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stepansikovo auzoa eta hango auzotarrak
Datuak
IdazleaFiodor Dostoievski (1859)
Argitaratze-data1859
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaСело Степанчиково и его обитатели, Selo Stepantxikovo i ego obitateli
HizkuntzaErrusiera
Herrialdea Errusia
Euskaraz
IzenburuaItzuli gabe

Stepantxikovo auzoa eta hango auzotarrak (errusieraz: Село Степанчиково и его обитатели, Selo Stepantxikovo i ego obitateli) Fiodor Dostoievski idazlearen eleberri bat da, 1859an argitaratua.

Izenburuak dioen bezala, istorioa Stepantxikovoko herrian jazotzen da. Jegor Ilitx Rostaniev koronelak San Petersburgon bizi den bere iloba Sergei Alexandrovitxi deitzen dio, bere etxea hankaz gora jarri duen maizter berriari aurre egiteko aitzakian. Maiter berri hau Foma Fomitx da, kontakatilu manipulatzaile bat. Hasieran Jegoren aitaren lagun egin zen, bere burua sasi eruditotzat aurkeztuz, eta hura hiltzean bere emaztearen gainean ia erabateko kontrola lortu zuen. Geroztik, hazienda berea balitz bezala kontrolatzen du, botere despotikoez: zerbitzariak frantsesa ikastera behartzen ditu, eta haserre bizian jartzen da kamarinskaya dantza tradizionala dantzatzen harrapatzen baditu. Gauzak horrela, Osaba Jegorek bere zerbitzari Nastenkarekin ezkontzeko eskatzen dio Sergeiri.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]