Dantza urbano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Street dance» orritik birbideratua)
URBANOS hiri dantza lehiaketa Brasilen.

Dantza urbanoa edo hiri dantza (ingelesez: street dance) termino generikoa da, eta dantza sozialeko estilo ugari biltzen ditu, hala nola: breakdance, popping, locking, house dance, waacking, voguing, etab. Dantza sozialeko estiloek pauso eta oinarri ugari dituzte, organikoki kultura, denbora une bat, bizimodu bat oinarri hartuta sortuak, elkarrekintza sozial naturalaren eraginez. Kaleko dantza bat herri-dantza bat da, hiri testuinguru batean sortua. Dantza inprobisatuak eta izaera sozialekoak izaten dira, ikusleekiko eta beste dantzariekiko interakzioa eta kontaktua sustatuz. Dantza hauek beraien jatorrizko eremu geografikoko herri kulturaren parte dira[1].

Kale dantzaren adibide bat litzateke New Yorken, Bronx auzoan, sortu zen b-boying (edo breakdance) delakoa, adibidez.[2] Clogginga hiri dantzaren aurrekaritzat hartzen dute, XIX. mendearen erdialdean iparraldeko Ingalaterrako kale eta fabriketan eboluzionatu baitzuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Stearns, Marshall Window; Stearns, Jean. (1994). Jazz Dance: The Story of English and American Vernacular Dance. New York City: Da Capo Press ISBN 0306805537..
  2. (Ingelesez) Mansbach, Adam. (2009-4-24). «The ascent of hip-hop: A historical, cultural, and aesthetic study of b-boying» Boston.com.
  3. (Ingelesez) Hickling, Alfred. (2010-12-2). «Clog dancing's big street revival» The Guardian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]