Subijana etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Subijana etxea
Villabona - Taller de Oralidad Mintzola-Mintzola Ahozko Lantegia.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Villabona-Amasa
Koordenatuak 43°11′9″N 2°3′11″W
Historia eta erabilera
Erabilera Lantegia
etxebizitza
bulego-eraikina
Arkitektura
Estiloa Arkitektura eklektikoa
Solairuak 4
Azalera 900 m²

Subijana etxea Villabonako eraikin bat da, ehungintza lantegia izan zena mende batez, eta 21. mendean euskalgintzako erakunde eta ekimen batzuen egoitza dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1860an sortu zen lantegia, Sociedad de Silva Hermanos y Frois izenarekin, baina laster Subijana y Compañía bilakatu zen (Subijana y Cía gisa laburtua ohikoan). Eraikin eklektiko eta berezia izan zen, lantegiaz gain, bulegoak eta etxebizitzak ere bazituelako. Ehungintzara dedikatu zen Subijana y Cía, 1980ko hamarkadaren amaieran itxi zen arte. Kolore bakarreko kretonak edo anitzeko musuzapiak egiten zituen, besteak beste[1].

Eraikinak 1994an zuen itxura, lantegia itxi ondoren.

21. mendean, Villabona-Amasako udalak erosi zuen erakina, eta beste erakunde batzuen laguntzaz egokitu zen, euskalgintzako erakundeen zerbitzura uzteko. 2008an Bertsozale Elkarteak inauguratu zuen, elkarte gisa bertan toki hartuz, eta Elkarte honi lotutako Mintzola Fundazioa eta Xenpelar Dokumentazio Zentroa ere bertan kokatu dira[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Patrimonio Industrial - hiru» www.hiru.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-30.
  2. Eusko Jaurlaritza, Ogasun eta Ekonomia Saila. «Subijana etxea, ahozko ondarearen habia - Ogasun eta Ekonomia Saila - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-30.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]