Villabona-Amasa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Villabona-Amasa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Villabona-CasaConsistorial.jpg
Amasa-Villabonako udaletxea.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Villabona
Alkatea Ivan Aguirre Saiz EAJlogo.jpg
Posta kodea 20150
INE kodea 20075
Herritarra billabonatar, amasar[1]
Kokapena
Koordenatuak 43° 11′ 17″ N, 2° 03′ 09″ W / 43.188055555556°N,2.0525°W / 43.188055555556; -2.0525Koordenatuak: 43° 11′ 17″ N, 2° 03′ 09″ W / 43.188055555556°N,2.0525°W / 43.188055555556; -2.0525
Villabona-Amasa hemen kokatua: Gipuzkoa
Villabona-Amasa
Villabona-Amasa
Villabona-Amasa (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 17,74 km2
Garaiera 128 (Amasa), 80 (Villabona) metro
Distantzia 20 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 5.737 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -32)
% 50,19 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,81
Dentsitatea 323,39 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 4,48
Zahartze tasa[2] % 21,73
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 46,69
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 78,56 (2011)
Genero desoreka[2] % 9,82 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 11,86 (2013)
Kultura
Euskaldunak[2] % 62,61 (2010)
Euskararen erabilera[3] % 30,8 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615. urtea
Webgunea http://www.villabona.eus/

Villabona-Amasa[1] Gipuzkoako ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdekoa. 5.737 biztanle zituen 2015. urtean eta 17,8 km² ditu.

Herriaren erdigunea Oria ibaiaren eta N-1 errepidearen artean dago, Tolosa eta Andoain artean. Hor Renfeko geltoki bat du, eta hainbat autobus zerbitzu. Donostiatik 20 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villabona Oria ibaiaren ibarrean dago, hara heltzeko Gazume eta Uzturre mendi multzoa zeharkatu behar da.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villabona-Amasak mugakide ditu Andoain, Zizurkil eta Aduna iparraldean; Tolosa eta Ibarra hegoaldean; Irura, Anoeta eta Asteasu mendebaldean; eta Berastegi ekialdean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza denez, Villabonaren sorburua Amasa izan zen. Izan ere, gaur egun bertako auzoa den arren, Villabona baino lehenagokoa da. Villabona sortuta, hasieran, bi herriek komunitate bat osatzen zuten eta San Martin parrokia, herri-mendiak, burdinola, errota eta herri-bideak batera erabiltzen zituzten.

Amasa Tolosari 1385ean batu zitzaion. Ez dakigu ziur Villabona harekin baturik zegoen ala ez, baina badakigu Tolosak Villabona ordezkatzen zuela Batzar Nagusietan. Villabonak XV. mendearen bukaeran lortu zuen hiribildu-titulua. Tolosatik bereizi eta gero, Villabonak eta Amasak batzea erabaki zuten, aspaldian egon bide ziren bezalaxe.

Amasako herrigunea Villabonakoa baino zaharragoa da, eta baliteke aurretik oraindik beste bat Amasakoa baino gorago egon izana. Amasako kontzejua 1385ean agertu zen lehen aldiz, Tolosarekin bat egiteko idatzitako gutunean, hain zuzen ere. Villabona 1398ko Gipuzkoako Batzar Orokorretan azaldu zen estreinakoz herri gisa eta bere sorburua Amasako hainbat biztanleen beheko eremurako jaitsieran izan zen. Bide horrek Gaztela FrantziarekinSegura, Ordizia, Tolosa eta Hernanitik pasatuz— lotzen zuen eta bertan merkataritzan, eskulangintzan, bidaiarientzako zerbitzuetan eta bestetan aritzen ziren. Bada beste zio bat jende haiek gerora Villabona izango zen gunean ezartzeko, hau da, Done Jakue bidean ari ziren erromesentzat atsedenleku bat sortzea. 1480an, berriz, Villabonak Amasako auzoa izateari utzi zion. Horren ondorioz, jurisdikzio zibil eta kriminaleko auzapeza lortu zuen, Amasak baino askoz ere biztanle gutxiago edukita ere. Egoera hark ika-mika handiak sortu zituen bi herrien artean. Horrela, 1619-20an hiribildu bakarra sortu zuten.

XX. mendearen hasieraren inguruan, Villabonari Petit Paris deitzen zitzaion, bertakoen apaintasun-ospea dela eta. Ezaguna da, hala ber, Berez behar Villabonakoa atsotitza, sortzezko dohaiak ikasiz edo beste era batera ezin direla eskuratu adierazteko.[4]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villabona-Amasako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan ezker abertzalearen ordezkari zen Bildu koalizioak bederatzi zinegotzirekin gehiengo osoa lortu zuen. EAJ alderdiak hiru zinegotziak lortu zituen, eta PSE-EEk bat.

2015eko udal hauteskundeetan aldaketa nabarmena gertatu zen, EAJ izan baitzen boto gehien eskuratu zuen alderdia. Hiru zinegotzi gehiago lortu zituen, aurreko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak, berriz, hiru zinegotzi galdu zituen eta seirekin geratu zen. PSE-EEk lehendik zeukan zinegotzia mantendu zuen. Emaitza horien ondorioz, EAJ alderdiko Iban Agirre hautatu zuten alkate.

Villabona-Amasako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.287 (% 49,18)
3 / 13
654 (% 24,72)
Euskal Herria Bildu*
6 / 13
1.129 (% 43,14)
9 / 13
1.587 (% 59,98)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 13
201 (% 7,68)
1 / 13
197 (% 7,45)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Villabonan Santio jaiak ospatzen dira uztailaren 24tik 31ra bitartean.
  • Azken urteetan sona handia hartu du jaien aurreko astebukaeran egiten den Garagardo Azokak. Azoka hau herriko Irrintzi Elkarteak antolatzen du.
  • Amasako jaiak berriz San Martin egunaren (azaroaren 11) inguruan ospatzen dira.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolean, nabarmentzekoak dira laxo eta errebote txapelketak. Villabona eta Zubieta dira pilotaren modalitate horiek kirolariak dituzten Gipuzkoako herri bakarrak. Azken urte hauetan, Oiartzun herriak ere berreskuratu du errebote jokoa, Villabonaren eta Zubietaren laguntzarekin. Ipar Euskal Herrian zabalduagoa dagoen joko bat da.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian hainbat elkarte dira:

  • Mintzola: Subijana etxean kokatua, euskararen ahozkotasunaren ikergune da, eta Bertsozale Elkartearen egoitza.
  • Behar Zana: Pilotaren munduarekin loturik.
  • Irrintzi: Txirrindularitzaren munduarekin loturik. Uztailean Garagardo Azoka antolatzen du Santio Jaien aurretik, eta, irailean, Azoka Berezia.
  • Zunbeltz
  • Uxo Toki.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villabonako pilotalekua, XX. mendearen hasieran. Indalecio Ojangurenen argazkia.
Jesusen Bihotzaren eliza.

San Martin parrokia-eliza, XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikia, Amasan dago. Aretoko oinplanoa du, eta erretaula nagusia J.I. tolosarrak egin zuen. Haren ondoan, Gurutze Santuaren ermita dago, inguruko lehendabiziko parrokia izan omen zena. Barnean, ingurune horretan oso miretsia den kalbarioa du.

Herriaren erdialdean bada eraikin interesgarririk: gaur egungo udaletxea, esaterako, XIX. mendekoa da. Horren aurretik zegoena 1812an erre zuten, Frantsestean, frantses soldaduen kuartela izaki. Hiru solairu ditu, eta aurrealdearen erdi-erdian, hirugarren solairuaren parean, hiribilduaren armarri barrokoa dago.

Parrokia-eliza, Jesusen Bihotzaren izenpean, gurutze latindarreko oinplanoa du eta XX. mendean eraiki zen. Lehen, honen lekuan, XX. mendeko ermita bat zegoen, Pietateko Andre Maria izenekoa bera.

Landa-giro nabarmeneko gune honetara iristeko, Villabonako Elizaren ondoan abiatzen den bidea hartu beharko dugu, eta gero, ezkerrera jo. Azken bidegurutze horretan eskuinera joz gero, Aranzabi jatetxera (2008an itxia) iritsiko gara, eta handik Loatzo mendira joan gaitezke edo ibilaldi lasaiago bat egin dezakegu inguruetatik.

Aipagarria da, orobat, Larrea baserria, monumentu izendatua.

Billabonatar eta amasar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Villabona-Amasa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa