Subjektibotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ezagutza tradizional edo aurrekritikoaren teorian (Immanuel Kant baino lehenagokoa), subjektibotasuna, funtsean, subjektuaren ikuspuntuan oinarritutako pertzepzioen, argudioen eta hizkuntzaren propietatea da, eta, beraz, subjektuaren interes eta desio partikularren eragina, ikuspuntu ezberdinetatik ikus daitezkeen gauzetan pentsatzeari utzi gabe.

Bere kontrapuntua objektibotasuna da, subjektuen arteko ikuspuntu batean oinarritzen dituena, aurrez epaitu gabea eta subjektu ezberdinek egiazta dezaketena. Subjektibotasuna modu koherentean erabili ahal izateko, beharrezkoa da modu kritikoan arrazoitzea. [1]

Elkarrizketa edo idatzi batean, gaia edozein izanda ere, subjektibotasuna agerikoa da, adierazten dena iritzi bat bada, zerbaiti edo norbaiti buruz hitz egiten bada edo idazten duenaren iritzi eta nahietan oinarritua badago. Artea balioestea adibidez, obra jakin bat ikusten edo entzuten duen pertsonaren subjektibotasunari lotuta dago, dela musika, pintura, eskultura edo beste edozein adierazpen artistiko. [2]

Filosofiaren arabera, subjektibotasuna esperientziari buruz egiten den interpretazio bati lotuta dago, eta, beraz, bizipena kuestionatzen duen pertsonarentzat bakarrik da eskuragarria. Modu honetara, subjektuak bere iritzi propioak garatzen ditu, bere pertzepzio partikularraren arabera eta bizitakoaren arabera. Beroa ala hotza egiten duen esaterako, zerbait subjektiboa da. 23 gradu pertsona batentzat giro ederra eta beroa izan daiteke eta beste batentzat guztiz kontrakoa. [3]

Subjektibotasuna kazetaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabateko asepsia ez da existitzen kazetaritzan. Informazio bat bera ere ez da geratzen kazetariaren inpregnazio ideologikoetatik edo kulturaletatik erabat libre. Baina asepsia ideal baten eta idazten duenaren subjektibotasunak erabat moldatutako interpretazio baten artean kazetariek neurri ezberdinetan egin dezaketen tarte luze bat dago. [4] A.M. Rosenthalek ondorengoa adierazi zuen New York Times egunkariko kazetarientzat:

"Erreportari eta editore guztien eginbeharra ahalik eta objektibotasun handiena lortzeko borroka egitea da" [5]

Gaur egungo egoera kazetaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun kazetaritza idatziak botere narratibo izugarria du, horretarako kazetariak objektiboa izan behar duela dioen estigma zaharra hautsi bada ere. Orain, subjektibotasunak aukera ematen dio kazetariari gertakariak interpretatzeko eta horien aurpegi gizatiarragoa erakusteko, irakurlea interesatuz, ukituz eta liluratuz. Kazetaritzak, teorian behintzat objektiboa omen denak, datu eta zifra mordoilo baten erdian lurperatu ohi du istorio baten benetako ardatz narratiboa.

Kazetarien objektibotasuna zalantzan jartzen hasten da goizean goiz kazetariak editore eta nagusiekin erredakzio-aretoetan biltzen diren unetik. Egunero-egunero gertakari asko jazotzen dira, eta horietako zeinek egunkarietako orrietan agertzea merezi duten edo ez erabakitzen dute, hau da, zein gertakari bihurtzen diren albiste eta zein ez. [6]

Subjektibotasun soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Subjektibotasun soziala talde, komunitate edo gizarte batek errealitateari buruz duen interpretazioari dagokio. Subjektibotasuna faktore eta esperientzia indibidualen mende dago, baina, gizartean bizitzean, norbanako bakoitza bere inguruan eraikitzen den irudikapen sozialaz baliatzen da. Aldagai kultural, politiko eta ekonomikoen eragina izango du subjektibotasun sozialak, eta faktore horiek berak eragingo ditu. Adibidez, kulturari dagokionez, gizarte-ondare gisa, herri edo gizarte batena den errealitate mota baten interpretazioan, balorazioan eta pertzepzioan oinarritzen da. Zentzu honetan, subjektibotasuna kultura bakoitzaren oinarrian dago, kultura-aniztasuna sortuz. [7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]