Surströmming

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gatzatutako surströmming pote irekia.

Surströmming (suedieraz Sardinzar hartzitua), finlandieraz hapansilakka, Suediako gastronomian oso estimatua den jakia da. Baltiko itsasoko sardinzar hartzituaz osatua dago.

Potetan saltzen da, eta poteak irekitzean sekulako kiratsa askatzen dute, hori dela eta suediarrak ez direnei edota jakiaren zaleak ez direnei atzerakada ematen die, nolabaiteko arrain ustelaren edota egun pare batez eguzkiaren egondako zaborraren usaina baitu, askoei botagura ere eragiten die, baina suediarrak gozamen handiz jaten dute. Dena den kiratsa ez du sardinzarrak eragiten, berau kontserbatzen duen poteko likidoak baizik.

Kirats edo usain bizi hori dela eta, aire librean zerbitzatzen da. Gainera, potea urpean irekitzeak kirats hori eta kontsumitzailea bera likidoaz zipriztindu ez dadin ekiditen laguntzen du, sarri potea presio handi pean itxia egon denez, irekitzean likido txorrotada ateratzen baita.