Edukira joan

Susan Te Kahurangi King

Wikipedia, Entziklopedia askea
Susan Te Kahurangi King
Bizitza
JaiotzaTe Aroha (en) Itzuli, 1951 (72/73 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Jarduerak
Jarduerakartista eta marrazkilaria

Susan Te Kahurangi King (Te Aroha, Waikato eskualdea, 1951) zeelandaberritar artista da[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susan Te Kahurangi King Te Aroha herrian jaio zen 1951n[2]. Pertsona autista da[3]. Lau urte zituela, hitz egiteko gaitasunak behera egin zion, eta zortzi urterekin hitz egiteari utzi zion erabat[2].

Artista autodidakta da eta mundu alternatibo oso bat sortu du marrazkien bidez, boligrafoak, arkatzak, argizari-arkatzak eta tinta erabiliz[4]. 1970eko hamarkadaren erdialdean eta amaieran, Kingek panorama konplexu eta hipnotikoak sortu zituen, animaliak, gizakiak eta objektu bizigabeak irudikatzen zituztenak. 1980ko hamarkadan, bere lanen irudikapen-edukia aldatzen hasi zen, zelula- edo mapa-itxurako egitura duten konposizioetan zentratuz[5]. 1990eko hamarkadaren hasieran marrazteari utzi zion arrazoi ezezagunengatik, baina 2008an ekin zion berriro, Dan Salmon bere arteari buruzko dokumentala filmatzen hasi zenean[1].

Peter Fay arte bildumagile eta komisarioak Kingen lanak aurkitu zituen eta bakarkako erakusketa antolatu zuen Sydneyn 2009an. 2013an Kingek Parisko Arte Marjinalaren Azoka ospetsuan parte hartu zuen[6]. 2015ean Drawings from Many Worlds bakarkako erakusketa bat egin zen New Yorkeko Andrew Edlin galerian[4][7], eta 2016ko uztailean beste erakusketa bat inauguratu zen Miamiko Arte Garaikideko Institutuan[8]. Horrez gain, Kingen artelanak Londresko Marlborough Contemporary galerian erakutsi ziren 2018an[9] eta Chicagoko Intuit Arte Zentroan 2019an[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Willis, Liz. «Pictures of Susan» Stuff 2012-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  2. a b (Ingelesez) «Susan Te Kahurangi King Biography» Susan Te Kahurangi King (Noiz kontsultatua: 2016-07-22).
  3. (Ingelesez) Anspon, Catherine. «An Autistic Woman Who Has Not Spoken for 50 Years Becomes a Surprise Art Star: Inspiring Genius Shows Us New Worlds» Paper City 2017-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  4. a b (Ingelesez) Frank, Priscilla. «This Outsider Artist Stopped Speaking As A Child, Communicates Solely Through Her Work» Huffpost 2014-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  5. (Ingelesez) Clark, Andrew. «Susan Te Kahurangi King» APS Editions 2022-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  6. (Ingelesez) Gómez, Edward M. «Explosive Drawing: Susan King’s Mash-ups, Strange Landscapes, and Other Worlds» Hyperallergic 2014-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  7. (Ingelesez) Rosenberg, Karen. «Susan Te Kahurangi King: ‘Drawings From Many Worlds’» The New York Times 2014-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  8. (Ingelesez) «Susan Te Kahurangi King» Institute of Contemporary Art, Miami (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  9. (Ingelesez) «Susan Te Kahurangi King: Drawings 2008-2018, curated by Chris Byrne» Marlborough Gallery (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
  10. (Ingelesez) «Susan Te Kahurangi King at Intuit: The Center for Intuitive and Outsider Art, Chicago» ARTnews 2019-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]