Sylvia Nordskar
Itxura
| Sylvia Nordskar | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1993ko ekainaren 19a (32 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | University of Denver (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | lasterkaria eta iraupen-eskiatzailea |
Sylvia Thorson Nordskar (Bærum, 1993ko ekainaren 19a) Norvegiako atleta da, maratoian eta mendi-lasterketatan aritzen dena. 2024an Zegama-Aizkorri Maratoia irabazi zuen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroan orientazioa egin zuen eta gaztetan iraupen-eskian aritu zen Norvegiako eta Eskandinaviako zirkuituetan.
2016an Denverreko Unibertsitatera joan zen Enpresa Administrazioko masterra egitera eta han ezagutu zuen trail mundua[2]. Lehenengo lasterketan garaipena lortu zuen Barr Trail mendi lasterketan, maratoi erdiko luzera zuen. Oslora itzuli eta Norvegiako hainbat lasterketa irabazi zituen hurrengo urteetan.
2023an Mont-Blanceko maratoian bosgarren egin zuen.
Nazioarteko palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016
Barr Trail Mendi Lasterketa (
AEB) - 20 km
2018
Oslo EcoTrail (
Norvegia) - 50 km
Salomon Xreid Jotunheimen (
Norvegia) - 105 km
Tromso Skyrace (
Norvegia) - 31 km
2019
KRS Ultra (
Norvegia) - 59 km
2020
Senja Ultra (
Norvegia) - 100 km
2021
2023
Fjällmaratonveckan Årefjällen (
Suedia) - 26 km
Kullamannen Sprint Ultra (
Suedia) - 26 km
K42 Canarias Anaga Maratoia (
Espainia) - 42 km
2024
Zegama-Aizkorri Maratoia (
Euskal Herria) - 42 km
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jornet eta Nordskar garaile Zegama-Aizkorrin» Berria 2024-05-26 (kontsulta data: 2024-06-02).
- ↑ PikesPeakSports. (2016-07-17). Denver University skier Sylivia Nordskar wins Barr Trail Mountain Race. (kontsulta data: 2024-06-02).