Sèvre Nantaise
Itxura
Sèvre Nantaise | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 141,8 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°39′00″N 0°26′30″W / 46.65°N 0.4417°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 2.360 km² |
Arro hidrografikoa | Loire basin (en) |
Ur-emaria | 9,5 m³/s |
Iturburua | Secondigny |
Bokalea () | Loira (Nantes) |
Sèvre Nantaise (euskaraz: «Sèvre Nanteskoa») Frantziako ibaia da, Loira arrokoa eta 136 kilometroko luzera duena. Secondignytik (Deux-Sèvres) gertu jaio zen, 259 metrotara, eta Nantes hirian du ahoa. Guztira, 2350 km²-ko arroa du.
Bere ibilbideak Deux-Sèvres, Vendée, Maine eta Loira eta Loira Atlantikoa departamentuak zeharkatzen ditu. Zeharkatzen dituen populazio nagusiak Mortagne-sur-Sèvre, Clisson eta Vertou dira. Antzinatik garraiorako erabili dute. Egun bere azken 21 kilometroak baino ez dira nabigagarriak, Monnières eta Nantes artekoak hain zuzen ere. Horretarako Vertoun esklusa bat da.
Deux-Sèvreseko Sèvre bietako bat da. Bestea Sèvre Niortaise ibaia da.