Vendée
Vendée (85) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua |
![]() |
Eskualdea | Pays de la Loire |
Prefetura | La Roche-sur-Yon |
Prefeta |
Philippe de Villiers |
Azpiprefeturak |
Fontenay-le-Comte Les Sables-d'Olonne |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 31 |
Udalerriak | 282 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 46° 40′ 14″ N, 1° 25′ 36″ W / 46.670556°N,1.426667°WKoordenatuak: 46° 40′ 14″ N, 1° 25′ 36″ W / 46.670556°N,1.426667°W |
![]() | |
Azalera | 7.015,53 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 666714 |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km² |
[{{{web}}} Kontseilu Orokorraren webgunea] |

Vendée Frantziako departamendua da (85), Pays de la Loire eskualdean kokatua, Ozeano Atlantikoaren itsasertzean.
Mugakideak dira Loire-Atlantique iparraldean, Maine-et-Loire ipar-ekialdean, Deux-Sèvres ekialdean eta Charente-Maritime hegoaldean.
Hiriburua La Roche-sur-Yon da. Beste hiri batzuk: Fontenay-le-Comte eta Les Sables-d'Olonne.
Departamenduaren barnean daude, halaber, kostaldetik hurbil dauden Yeu eta Noirmoutier uharteak.
Eduki-taula
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ordoki zabal batek hartzen du ia departamendu osoa eta kostaldea ere zelaia da. Ipar-mendebaletik hego-ekialdera 300 metrora iristen ez diren mendialdeak ditu, baso trinkoez estalita.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia jarduera nagusiak abere hazkuntza (behi eta ardi azienda), laborantza (garia, garagarra, bazkarako landareak, loreak), arrantza (Port-Joinville), basogintza, meen ustiapena (uranioa Montagne-sur-Sèvren) eta turismoa (Sables d´Olonne, Saint-Jean-de-Monts) dira.
Vendéeko gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1793. urtean Frantziako Iraultzaren kontra izan zen matxinada, erregezalea eta katolikoa. Martxoan hasi zen, indartu, eta Fontenay eta Saumur konkistatu ondoren zabaldu zen, nahiz eta matxinatuek ez zuten lortu Nantes hiria hartzea. Cholet, Le Mans eta Saveneyko hirietan garaitu zituzten. Oso borroka gogorra izan zen (dirudienez 15.000 pertsonan hil zituzten Iraultzaren aldekoek), eta 1795eko maiatza arte ez ziren bakerako elkarrizketak hasi. Berriz ere izan ziren matxinadak, txikiagoak, Vendéen, 1799, 1815 eta 1832. urteetan, Luis-Filiperen monarkia konstituzionalaren aurka.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.