Södra Ljunga
Södra Ljunga | |
---|---|
minor locality in Sweden (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Kronobergeko konderria |
Suediako udalerria | Ljungby udalerria |
Izen ofiziala | Södra Ljunga |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°44′39″N 13°58′14″E / 56.744182°N 13.97068°E |
Azalera | 0.45 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 133 (2020ko abenduaren 31) 7 (2015) |
Dentsitatea | 295,56 bizt/km² |
Södra Ljunga Suediako herrixka bat da, Småland eskualdeko Ljungby udalerrian dagoena, herriaren erdigunetik 10 bat kilometrotara.
Gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Södra Ljunga-ko eraikinak herrixkako elizaren eta errepidearen inguruan daude, guztira 30 etxe eta 20 apartamentu inguru. Herrixkan janari denda bat, jatetxe/catering enpresa txiki bat eta 0-6 urte arteko haurren eskola ere badaude. 2015ean 126 biztanle zituen.[1]
Södra Ljungan hiru apaiz-etxe daude; haietako zaharrena 1768koa da, solairu batekoa eta enborrez egina; bertan jaio zen Pehr Henrik Ling olerkaria eta gimnasia suediarraren aita. Orain eraikinak Linggården izena du, eta bertan Ling-i eskainitako museo txiki bat gordetzen du. Etxetik hurbil, bi oroigarri daude: bata 3,5 metroko altuerako granitozko harria, 1876ean bere jaiotzaren mendeurrenean altxatu zena; bestea brontzezko busto bat, 1939an, Ling hil eta ehun urtera ezarri zena.
Bigarren apaiz-etxe zaharrenean, Suediako Turismo Elkartearekin loturiko aterpetxea egon da urte askoan.
Komunikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Södra Ljungak autobus konexioak ditu Ljungby eta Älmhult-ekin .
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Södra Ljungako bizilagunak Ljungbyra joan ohi dira. Herrixkan 80 lanpostu inguru ditu, gehienak nekazaritzan,basogintzan eta osasun eta zaintzan (zaharren egoitza bat dago inguruan).
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Södra Ljungan futbol kluba eta mahai teniseko kluba daude.
Södra Ljungako jendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Södra Ljungako eliza
-
Lingen bustoa
-
Lingen monolitoa
-
Ling museoa
-
Hilobi eremua