Edukira joan

Tōdō Takatora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tōdō Takatora

Daimyō

Bizitza
JaiotzaKora (en) Itzuli1556ko otsailaren 16a
Herrialdea Japonia
HeriotzaEdo1630eko azaroaren 9a (74 urte)
Familia
AitaTodo Kotaka
Ezkontidea(k)Q110155139 Itzuli
Q110155176 Itzuli
Seme-alabak
Familia
LeinuaTōdō clan (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakSamuraia

Tōdō Takatora (japonieraz: 藤堂 高虎?, 1556ko otsailaren 16a-1630eko azaroaren 9a) Japoniako historiako Azuchi-Momoyama aroa eta Edo aroaren arteko daimyō japoniar bat izan zen. Takatorak, oso jatorri xumea izan zuen, eta bere karrera militarra, ashigaru soldadu bezala hasi eta daimyo boteretsu bezala amaitu zuen. Bere bizitzan zehar, zazpi aldiz aldatu zuen jaun feudalez, eta hamar pertsona ezberdinentzako lan egin zuen, azkenean, bere azken maisua izan zen Tokugawa Ieyasuri leial izan zitzaion arren.

Takatora, laster bultzatua izan zen Toyotomi Hideyoshiren anaia txikia zen Hashiba Hidenagaren agindupean, eta Korearen japoniar inbasioetan parte hartu zuen, non Hideyoshiren flotaren komandantea izan zen. Garai horretan, Iyo-Uwajima hana eman zioten, 70.000 kokutan balioztatua zegoena

1600ean gertatu zen Sekigaharako guduan, Tokugawa Ieyasuren aldean borrokatu zuen, gudu honen ondoren, feudo handiago bat jaso zuelarik, Iyo-Imabari, 200.000 kokutan balioztatua. Beranduago, Tsuko jaun bihurtu zen, honek, bere domeinuak, 320.000 kokura handitu zituelarik,

Takatora, ospetsua da, gainera, gazteluen planifikazioan zuen abileziagatik.

Bere azken parte-hartze garrantzitsuetako bat, Osakako setioan izan zen.