THC (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
THC
Datuak
JatorriaIruñea
Musika motafunk, jazz
Urteak1999-2010
Taldekideak
Gorka Pastor
Eva Rada
Dani Arias
Roberto Irisarri "Teto"
José Luis Gómez "Koki"
Rafa Moya
Alicia Arguiñano
Lehengo taldekideak
Aitor Arteaga

THC 1999an Iruñean sortutako funk-jazz musika taldea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Roberto Irisarri "Teto", Aitor Arteaga eta Gorka Pastorrek sortu zuten 1999 urtean baina 2002an hartu zuen behin betiko egitura. 2002an atera zuten maketa eta Iruñean, zein Nafarroan, kontzertu ugari eman zituzten. 2004an disko osoa kaleratu zuten zuzeneko grabazioekin.

2005 urtean Euskal Herritik kanpo ere eman zituzten kontzertuak, Madrilgo La Palma kafetegiaren urteurrenean esate baterako. Radio 3-en eskutik Bebé-rekin batera Iruñean eman zuten kontzertua ere aipagarria da, eta Cadena 100-ek saritu ere egin zituen. 2006an Sagarrondotik jaialdian aritu ziren eta Donostiako Jazzaldian ere izan ziren. 2007an Positive diskoa kaleratu zuten eta Rock in Rio jaialdian jo zuten Madrilen.[1]

2010an desegin zen taldea.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • THC (2002, maketa)
  • THC (2004, zuzeneko LP-a)
  • Positive (2007, autoekoizpena)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «THC» Soulspain.com 2010eko azaroaren 17an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]