Edukira joan

Takuapu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Takuapu
musika tresna

Takuapua (guaranieraz: takuapu, NAF[takwa'pu]) Hego Amerikako guarani indigenen perkusio instrumentu bat da. Musika tresnaren izena guaranierazko takua (banbua, kanabera) eta pu (hotsa) hitzak elkartzetik sortua da.[1]

Takuapua egiteko banbuaren familiako Guadua angustifolia edota Guadua trinii kanaberen zurtoina erabil daiteke. Zurtoinak bi metrorainoko luzera izan dezake, eta 20 eta 30 zentimetro bitarteko diametroa. Kanabera hustu behar da, barruko trenkadak kenduz, musika tresnaren oina den beheko muturra izan ezik. Era horretan, oina itxita duen hodi barnehuts bat lortzen da. Horrela, tresna askatzean oinak lurzorua jotzen du hots bat sortuz. Hots horren sonoritatea aldatzeko oholak jar daitezke lurzoruaren gainean haien aurka jotzeko. Horrez gain, batzuetan, zurtoinari zulotxoak egiten zaizkio hotsa aldatzeko asmoz. Halaber, harritxo batzuk hodian sartuz arranberaren antzeko sonoritatea lor daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (pdf) Avañe'ẽ del Taragui. Diccionario guaraní-español español-guaraní. Ministerio de Educación de la Provincia de Corrientes. Coordinación de Educación Intercultural Bilingüe ISBN 978-987-48916-3-1..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]