Eztabaida:Abrikot

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izen guztiak sarreran[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Urtar. Hasieran ere jarri ditut izen guztiak sarreran, baina ondoren "izena eta etimologia" izeneko atal bat izanda, ez dakit merezi duen luzatzeak hor. -Theklan (eztabaida) 10:54, 4 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]

Eskerrik asko, Theklan. Ikusi dut euskara batuko sinonimo guztiak atal berezian zeudela, baina ematen du wikipedietan sinonimoak sarreran jarri ohi ditugula, eta letra lodiz. Oker ez banago, hala agertzen da gure Estilo Gidan ere.
Lankide batzuk azkenaldi honetan euskara batuko sinonimo guztiak jartzen ari gara artikuluetan, eta egia da askotan sinonimo ugari ditugula euskaraz. Beharbada txukunagoa da zuk artikulu honetan egin duzuna, baina horretarako eztabaida zabalagoa beharko genukeela dirudi, eta agian Estilo Gida, edo politikak, aldatu?-Urtar (eztabaida) 12:57, 4 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]
Bai, akaso eztabaida sakonagoa behar du gaiak. Nire ustez bi-hiru direnean ez dago hain arazo handirik, baina tximeletarena barrokoa iruditzen zait, eta ez da irakurterraza suertatzen. Theklan (eztabaida) 13:54, 4 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]
Tximeletarena muturreko kasua dela uste dut. Artikulu hori moldatu dut irakurterrezago egiteko. Espero dut lankide barrokozale horrek kontrako iritzirik ez izatea orain.
Bestaldetik, izenburuko hitza eta gehienez beste hiru aldaera ematea zentzuzkoa iruditzen zait. Agian Estilo Gida aldatu behar da.-Urtar (eztabaida) 15:52, 4 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]
Ba tximeletarena askoz hobeto dago orain, bai! Ez dakit, nire gauza da, ze gero horrelako frutek herriz herri ere izaten dituzte sinonimoak, eta ez kargatzearren. Baina, momentuz, ez dut gerra gehiagorik egingo! Theklan (eztabaida) 16:30, 4 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]