Eztabaida:Erromatar Inperioa
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan. |
--62.99.30.36 10:14, 5 apirila 2014 (UTC)Mesedez, gogoan izan artikulu hauen bila dabiltzanen artean, asko DBH-ko ikasleak direla. Eta pertsona bera izendatzeko batzuetan "oktabio" eta bestetan "augusto" erabiltzen badituzue, nahastu egin dituzuela. Izen osoa erabili behar ez badezute ere, Octavio eta Augusto elkartzea eskertuko nizueke. martin Otazo, irakasle bat.
Norbaitek lagundu nahi?
[aldatu iturburu kodea]Nahiko artikulu luzea eta interesgarria da. Ingelesez oso ondo dagoela ere ematen du. Ari naiz itzultzen, baina beste norbaitek nahi badu atalen bat hartu eta berak itzuli, aurrera. Elkarrekin askoz hobeto!
Bestetik, pentsatzen dut amaieran edo Euskal Herriari buruzko paragrafo bat gehitu beharko litzatekeela. Norbait ausartzen al da Euskal Herria erromatarren garaian artikuluaren laburpena egitera hiru paragrafotan? Theklan (eztabaida) 23:14, 1 otsaila 2023 (CET)
- @Suna no onnna, @Luistxo... akaso beste norbaitek ere. Artikulua amaitu dut, baina Erromatar_Inperioa#Erromatar_Inperioa_Euskal_Herrian sekzioa ez zait batere ondo geratu, ez dakit ondo nola laburbildu. Zuek animatuko al zinateke Euskal Herria erromatarren garaian artikuluaren mamia 2-3 paragrafotan laburbiltzera? Akaso enfoke klasikoa (leinuak eta) ez da hain beharrezkoa hemen, eta komentatu behar dena da nolakoa izan zen Erromatar Inperioa bera. Gainera, atal bat egitekotan, Euskal Herriko historia artikuluan ere txertatu daiteke, bertan falta baita garai honetako laburpen historiko bat. Esaidazue nola ikusten duzuen, mesedez. Theklan (eztabaida) 22:07, 19 otsaila 2023 (CET)
- Agian @Sunna no ona egokiago, historialaria izanik. Baina ekarpen gisa bihoa Pompeloko togatus-aren artikulua. 2022ko beste albiste arkeologiko nafarra, isilago pasatu zaiguna... eta probisionala, berriro kanpora joango omen da eta (froga-edo, diot nik, Irulegiko esku pre-erromatarretik 200 urtera super-erromatarra zela ingurua). Luistxo (eztabaida) 08:39, 20 otsaila 2023 (CET)
- @Luistxo... Begiratuko dut. Justu orain Mary Beard, erromatar historialari ezagunaren azken liburua irakurtzen ari naiz, kostata. Suna no onna (eztabaida) 20:30, 20 otsaila 2023 (CET)
- Bai, ez da gehiegi behar, soilik laburpen logiko bat. Ni galtzen naiz, ze ikusten dut han hemenka badugula edukia, baina zaila egiten zait laburbiltzea. Theklan (eztabaida) 20:59, 20 otsaila 2023 (CET)
- Testu osoa begiratu dut, eta aldaketatxoak egin ditut ulergarriago egiteko. Euskal Herriari buruzko paragrafoan, antzinako herrien euskalduntasunaren eztabaida "Euskal Herria erromatarren garaian" artikulura eraman dut, eta garai inperialari buruzko zertzeladak ipini ditut (Goi eta Behe Inperiokoak). Hala ere, komeni da euskal gramatika ondo menperatzen duen norbaitek errepasoa ematea.
- Euskal Herria erromatarren garaian artikuluan ere aldaketak egin ditut baina errepasoa eman nahiko nioke. Suna no onna (eztabaida) 17:42, 2 martxoa 2023 (CET)
- Bai, pila bat eskertzen dizut! Nik uste orain jada nahiko ondo dagoela. Egongo da zer hobetu, BETI, baina... Theklan (eztabaida) 17:59, 2 martxoa 2023 (CET)
- Bai, ez da gehiegi behar, soilik laburpen logiko bat. Ni galtzen naiz, ze ikusten dut han hemenka badugula edukia, baina zaila egiten zait laburbiltzea. Theklan (eztabaida) 20:59, 20 otsaila 2023 (CET)
Datak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Theklan. Esaldi honetan "Augustok oinordekotza dinastikoaren printzipioak ezarri zituen, eta Julio-Klaudia dinastian Tiberiok (h. 14-37), Kaligula (j. 37-41), Klaudio (j. 41-54) eta Neron (r. 54-68) agindu zuten." zer hitzei dagokie h, j eta r ? r, ingelesez, "reigned" edo ruled. Horrela utziko dugu edo itzuliko dugu? Azalpentxoren bat behar dute laburdura horiek, nik uste. --Suna no onna (eztabaida) 14:15, 23 otsaila 2023 (CET)
- Oso galdera ona... itzultzaile automatikoarekine gin nuen eta ez nintzen detaile horrekin konturatu. Nik uste guztiak direla noiz agindu zuen, akaso guztietan kendu beharko litzateke. Theklan (eztabaida) 14:26, 23 otsaila 2023 (CET)
- r. edo reg., latinezko laburdura bat da (regnavit), eta ez espainola eta ingelesa nik uste nuen bezala eta beraz, euskararako ere balio du. Suna no onna (eztabaida) 17:20, 24 otsaila 2023 (CET)