Edukira joan

Eztabaida:Uribe Kostako Mankomunitatea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aupa, Historiako atalean ez nuke jarriko herri bakoitzaren historia banaka-banaka. Herri guztien nahaste bat egingo nuke erakargarriagoa izateko. Beste aldetik dena oso ondo. Terminator69777 (eztabaida) 19:34, 28 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Historiaurreko hainbat gauza interesgarri daude, bereziki Barrikan. Azken urteotan gauza asko argitaratu dira, adibidez suen inguruan. Begiratu Aranbaltza Google Scholarren, eta unibertso bat aurkituko duzue.
Bestetik, Erromatarren garaiari buruzkoa ondo soluzionatu duzue, baina aipatuko badugu etimologikoki badagoela herri bat, orduan hau begiratu behar duzue, ze ia izen guztiek dute jatorri erromatarra: https://doi.org/10.35462/flv120.4
Beste atalak ondo joan zarete nahasten, baina erreferentziarik ez dago inon ere. Eta garrantzitsua da jartzea, ze gauza nahiko interesgarriak kontatzen dituzue. - Theklan (eztabaida) 16:44, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Kaixo, zerbitzuen atalean, ez da oso ondo ulertzen euskara ze zerbitzu den. Nik gehiago zehaztuko nuke, edo euskararen atal hori ezabatu egingo nuke. Beste aukera bat, euskarari zuzendutako atal bat egitea izango zen, zerbitzuekin zerikusirik ez daukana, J.A. Ipistarreñu (eztabaida) 10:51, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Ingurumen naturala[aldatu iturburu kodea]

Kaixo berriro, ingurumen naturaleko atalean, eremu horretako hondartzei buruzko informazio apur bat gehituko nuke, zeren eta eremu horretako hondartzak, oso ospetsuak dira. J.A. Ipistarreñu (eztabaida) 10:54, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Pertsona ospetsuen atala[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, nire ustez Uribe Kostako Mankomunitatekoak diren pertsona ospetsuen atal bat falta zaizue gehitzeko. Azken gomendio honekin puntu batzuk irabaziko zituen artikulu honek. Beste guztia nahiku ondo. J.A. Ipistarreñu (eztabaida) 10:57, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Kaixo. Hiru ospetsu daude soilik daude Uribe Kostan? Gehiago egon beharko liratekeela uste dut, baina, ez dakit. Horrez gain , azken ospetsua ez dago garatuta. Bestela ongi dago artikulua. Lan ona. Aditu21 (eztabaida) 14:55, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]
Pixka bat arraroa da soilik lau pertsona aipatzea, eta euren biografia jartzea. Zerrenda bat egitea da hobea kasu hauetan. Theklan (eztabaida) 16:50, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

ARTIKULUAREN ORDENA[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Nire ustez, artikuluaren sarreraren ondoren, geografia atalak egon beharko luke. Zuzenean zerbitzuak atala jartzea baino, orden egokiagoa dela iruditzen zait, horrela irakurleari kokatzea errazagoa egingo baitzaio. Nahia27 (eztabaida) 16:55, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Aupa, atalen ordenari buruz, agian lagungarri aurkituko duzue udalerrientzat daukagun eredua. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:26, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]